Martxoaren 15: Udaberriko garbiketa handiaren aurkezpena

Hendaiako itsas hegiaren udaberriko garbiketa handia beste lurraldetara hedatzen da.

Itsas ertzeko herrien ingurumen jokagaietaz arduratzen diren teknikarien sarea sortzearen
karietara, elkarrekin hartu ekimena sortu da: itsasertzeko lau herrien mailan antolatzea lurraldearen garbiketa koordinatua data berean, martxoaren 15ean.

Ekintza horrek lanak partekatzeko aukera ematen du, bai eta elkarlana areagotzeko eta gure
lurraldeetako ingurune andeakorren babesteko jokamolde bateratua erabiltzeko ere. Lehen aldia zaie garbiketa saio hori Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruña herriei, baina Hendaiak 17. aldia beteko du aurten bere udaberriko ohiko garbiketa handia egiten.

Hainbat urte dira Herria eta IEZI Euskal Itsasbaztera elkartea gure ingurumenaren ederra babesten eta balioan ematen ari direla. Aritze horri 90. urteetan ekin zioten, Abadia Eremuaren lantaldeak udaro antolatzen zuen «Senadi garbiak» eragiketekin. 2009ko martxoaren 21ean, urraspide horrek hedadura handiagoa hartu zuen lehen «Hendaiako itsas hegiaren udaberriko garbiketa handia» antolatuz.

2024an, 200dik gora bolondresen engaiamenduari esker, 322 kg hondakin bildu ziren Hendaiako itsas hegiaren udaberriko garbiketa handiaren 16. aldi horretan. Talde ekintza horrek argi uzten du ekintza horiek gure hurbileko ingurumenean duten eragin ona.

Honela erran du Ganix Grabières Ingurumenaren, Garapen Iraunkorraren eta Herritartasunaren ardura duen auzapezordeak: «Ekitaldi hori gero eta jende gehiago gure itsas hegia babesteko eta
bioaniztasuna arriskuan jartzen duen kutsadura murrizteko behar handiaz ohartarazteko aukera bikaina zaigu. Urteroko hitzordu horrek aukera ematen die elkarteei, langile taldeei eta biztanleei
ororen onerako kausa baten aldeko ekintza herritar batean elkartzeko, une atsegin eta bateratzailea partekatzeaz bat.»

Martxoak 15, larunbata, 9: 30tik goiti

Informazio baliagarriak:

  • 9:30: elkarretaratze gunean biltzea
  • 9:45: aginduen azaltzea
  • 10:00: hondakinen bilketa
  • 11:00: hondakinak elkarretaratze gunera eramatea
  • 11:30: aperitifa urririk (Itsas zentroan) ohartarazte txoko batekin

Eskularruak eta bota onak jantz itzazue

4 biltoki proposatzen dira

– Dunbarriak (harrera eta animazio elebidunak). Hendaye Bidassoa Surf Club elkartearen egoitzan, itsas hiribidea 2an
– Zokoburuko hareamuinoak -Serge Blanco talasoterapia gunean, Itsas hiribidea 125ean
– Itsas zentroa (harrera eta animazio elebidunak).
– Txingudi badiako hiribidean Badiaren behatokia (harrera eta animazioa euskaraz). Jean Moulin biribilgunean

Lau bilketa guneetan izena emateko, honako esteka honetan klika:
https://cpie-littoral-basque.eu/agenda/1309-nettoyage_de_printemps_du_littoral_hendayais

Navigation de l’article