Nazio mailan emandako aholkuengatik, Hendaiako Udalak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak Hendaiako itsasbazterraren udaberriko garbiketa handia GIBELATZEA erabaki dute.
Gure itsasbazter guztia, Beltzenetik Abadiaraino garbitzeko eragiketa handian parte hartzera gonbidatzen zaitugu!
Urtero bezala, Hendaiako Herriko Etxeak eta IAEZI elkarteak enpresak, auzo batzordeak, elkarteak eta abarrak deitzen dituzte haiek beren kideak, langileak eta jende guztiak gonbida ditzaten ekoherritar ekintza horretan parte hartzera.
Abadia Eremuko itsas hegiaren zaintzaileak eta IAEZI Euskal itsasbazterra elkartearen animatzaileak hor ukanen dituzue naturagune horien ezagutzak partekatzeko.
Eskularruak, oinetako sendoak edo botak ekar itzazu!
Martxoaren 21, larunbatean, 9:30etik goiti
Goizean zehar eginen da bilketa eta bukatzean hondakinak pisatu eta adiskidantza hurrupaldia eginen dugu!
Ordutegia
- 9:30: kideei eta beste urririkako laguntzaileei harrera egitea biltzeko leku bakoitzean
- 9:45 – 11: bilketa
- 11:00: bildu diren hondakinak adierazi lekuan utzi eta bilgunera joatea: Itsas etorbidearen 117an, Zokoburu merkatuaren aitzineko plazatxoan
- 11:15: guztion elkartzea goizean zehar bildu diren hondakin guztien pisatzeko – azken argazkia
- 11:30: adiskidantza hurrupaldia, itsasbazterraren babesle diplomak banatzea
Elkartze lekuak eta garbitu lekuak
- Bidassoa Surf Club delakoaren egoitzan (Dunba harrien sokorrigunearen ondoan): ezpondetatik surf kluberaino eta surf klubetik kasino zaharrerantz
- Turismo bulegoaren aitzinean (itsas etorbidearen 67 bis): kasino zaharreko arroketatik Zokobururantz
- Serge Blanco talasoterapia zentroaren aitzinean (itsas etorbidearen 125): Zokoburuko hareamuinoak
- Itsas etxea (Txingudi badiaren etorbidea): Barneko hondartza (urpekaritza ontziralekutik badiako behatokirantz
- Badiako behatokia (Jean Moulin biribilgunea): badiako behatokitik itsas zentrora
- Beltzenea (Pellot karrikaren muturrean): Beltzenetik badiako behatokirantz (topaleku horretan euskaraz arituko dira)
Informazioak eta izen emateak
IAEZI Euskal Itsasbazterra
Telefonoa: +33 (0)5 59 74 16 18
E-helbidea: