MAIATZAREN 22TIK 26RA, HIRIA IKUSGARRIZ BLAI 39. ANTZERKIAREN MAIATZA FESTIBALAREKIN

Bost egunez, Gaztelu Zahar frontoia eta hango ingurunea aire zabaleko taulagaina bihurtuko dira. Handik eta hemendik etorritako artistak bilduko dira frontoian, Gaztelu Aretoan eta Jean Jaurès eskolaren jolastokian eta baita Mendi Zolan kulturgunean, Intzurako pilotalekuan eta Azureva Galgarretako zentroan ere, ahantzezinezko ikuskizunen eskaintzeko.

Antzerkizaleak, egungo dantza maite dutenak, ameslariak eta harri ditzaten gustuko dutenak atseginean izanen dira 39. edizio honen proposamenekin.

Ikuskizun irrigarriak, poetikoak, umore beltzez beteak, musikazkoak, parte hartzeari irekiak edota gogoetarako bidea ematen dutenak… Herriak proposaturiko karrika arteen hitzordu horrek inarrosiko zaituzte!

Edizio honetan abiatzen da «Zirkoko Ekopirinioak» zirko proiektua (Frantzia-Espainia mugazgaindiko europar proiektua, POCTEFA delakoaren harira eta FEDER funtsak diruztatua), zeinean Herria partaide baita heldu diren hiru urteotarako. Proiektu horri esker, hendaiarrek kalitate handiko egungo zirko ikuskizunak ukanen dituzte; aurten, besteak beste, «Fly me to the moon» (Léandre Clown), «Poi» (D’es tro) eta «Copyleft» (NDE konpainia – Nicanor de Elia).

Hemen saka egitarau interaktiboa ikusteko (leiho berria)

Berriak

Akitania Berriko Karrika Arteen Federazioa (Grand’Rue) eta CNAREP delakoa Maiatz honetara datozkigu eta «inarroste publiko bat, gimnasia demokratiko bat» proposatzen digute: KARRI’SOLASA-CAUS’RUE delakoa, zuen umorea zorrozteko, neuronak berotzeko, jostatzeko eta eztabaidatzeko!

Eskenatoki berri bat gehitzen da edizio berri honetan: Azureva Galbarretako igerilekua non Le Théâtre des Chimères konpainiak bere «Il est déconseillé de penser à la mort» bakarkako lana aurkeztuko duen igandean, maiatzak 26, bi saiotan, bata 10:00etan eta bestea 11:00etan.(Urririk baina jende kopuru mugatuarekin, beraz, erreserba beharrezkoa da).

Beti herritarrekin topatzera

Azken ediziotan, festibala hurbiltzen zaie « Gazteluko herrixkara » joan ez daitezkeen herritarrei.

Aurten, Les Rustines de l’Ange konpainiak artamendu etxeetako egoiliarrak alaituko ditu bere kantu eta eskusoinu aireekin. Gainera, «Dédale de clown» konpainia Intzurako frontoian arituko da maiatzaren 25eko herritar kafeorduan, bere «Drôle d’impression» ikuskizunarekin, jende ororentzako nahasketa irrigarri eta poetikoarekin.

Azkenik, Le Théâtre des Chimères konpainia, Herriaren partzuer duguna, Itsas Ospitaleko egoiliarrekin aritu da lanean «Moteur !» ikuskizuna muntatzeko. Proiektu inklusibo horrek zinemaren unibertsoan murgiltzen gaitu bete-betean. Bi emanaldi eginen dituzte Mendi Zolan kulturgunean maiatzaren 22 eta 23an. Bigarrenaren ondoren, taulaondokoa eginen da.

Ezin utzizkoak

Haurren herrixka -non, han-hemenka, «zuhaitz tropikal irrigarriak», salmahai gormantak, egur jostailuak eta sortze lantegiak baitaude- irudimenaren ateak zabaltzeko ingurune idilikoa izanen da.

Ikus’arizaleen lantaldea maiatzaren 25ean bilduko da Blutack Théatre konpainiaren «Zaï Zaï Zaï Zaï» ikuskizunaren inguruan. Printzipio erraz bat da horretan: ostiraleko ikuskizunera zatozte eta biharamunean, Théâtre des Chimères konpainiako jokalari batek gidaturik, ikuskizun horrekin loturiko emozioak eta oroitzapenak ematen dituzue, gorputza eta hitza «jokoan» emanez. Festibalean parte hartzeko beste modu bat da, jokalari bihurtuz.

Ostatu aldea. Lanetik Egina, Les Petites Têtes dans les Nuages eta Borderline Fabrika elkarteek etengabe eskainiko dute zer hartu.

Leku horretan, musikaz lagundu aperitifa proposatuko da maiatzaren 24an, 18:00etatik goiti, Bokale Brass Band taldearekin festibalaren irekitzerako, bai eta pintxo potea 26an, igandearekin, eguerdian. «After» arratsak antolatu dira ere Selekta Enriko disko jartzailearekin, maiatzaren 24an, eta Musiklektik Vinyls mix (Juanita Banana & Selekta Tumpah) deiturikoekin maiatzaren 25ean.

Pausalekuak ere antolatuko dira «La Grande illusion» liburudendaren liburu eta jostailuen karabanaren inguruan, bai eta irratia «Beste Aldetik» delakoarekin (larunbatean).

Navigation de l’article