Gura azken herri aldizkarian agertu zen artikuluaren ondorioz, auzoko konpostagailu kolektiboak erabiltzeko hautagai gero eta gehiago azaltzen ari zaizkigu ().
Aldi berean, zenbait urrats egin dira etxe multzoen barnean ere konpostagailuak kokatzeko. Halatan, otsailaren 2 ostiral honetan, konpostagailu kolektibo bat inauguratu ahal izan da baserrietako karrikako «La Pommeraie» etxe multzoan.
Ganix Grabières Garapen Iraunkorraren ardura duen auzapezordea etorri zen urraspide eder horren agurtzera, eta gailua kokatu ondoren, Valérie Merienne, Bil ta Garbi barnean lurrustel egitearen irakasle denak behar-beharrezko formakuntza txiki bat eman zien bertako lau biztanleri. Izan ere, lau pertsona horiek onartu zuten aitzinetik baliabide horren funtzionamendu ona bermatzeaz arduratuko diren erreferenteak izatea. Horren bitartez tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztu nahi da, bai eta kalitate handiko ongarria eman etxe multzo horretako berdeguneen zuhaitz eta zuhaixketarako.
Zuk ere nahiko zenuke zure etxe multzoan konpostagailu kolektibo bat koka edo zure lorategian banakakoentzako konpostagailu bat? Hemen dituzu behar diren informazio guztiak: www.biltagarbi.com.