2019ko ekainearen 12an, Lions Club, District Aquitaine delakoak eman ditu, Hendaiako auzapeza ere bertan zelarik, Grande Dictée deitu diktaketa txapelketaren sariak irabazleei eta 150 euroko txeke bana Hendaiako Lanbide Lizeoko hiru ikasle mereziduni.
Diktaketa handia
Lehen mailako laugarren urtetik kolegiorainoko Hendaiako ikasgela guztiek hartu dute parte eskualdeko diktateka handian. Eta honako honekin badira jadanik hiru urte jarraian Hendaiako Bixintxo ikastetxeak diktaketen eskualde mailako 3 lehen sariak irabazten dituena, gainera bikain aipamenarekin Maria Badiolaren kasuan, Akitania osoan akatsik egin ez duen ikasle bakarra izan delarik! Ikasle horiek guztiek jaso dute saria. Kotte ECENARRO auzapezak medaila bana eman die irabazleei eta “hendaiar gazte hain talentutsuetaz harro” dela azaldu du. Lions Club-eko urririkako laguntzaileei eskerrak eman dizkie ere “egin duten lanarengatik eta eskuzabal eta beti laguntzeko prest eta adi izateagatik. Herriko Etxeak eskertzen du zuen engaiamendua” erran du amaitzeko.
2018/2019 diktaketen sarien emaitzak:
Honako ikasle hauek izan dira saridunak:
-
Lehen mailan: Bixintxo eskola
-
4. maila: Marina MARTIN-PIJO
-
5. maila: Mathéo PRADA
-
-
Bixintxo kolegioa
-
Seigarreneko ikasgela: Eva GOURIO
-
Bosgarreneko ikasgela: Sofia ELGOYEN
-
Laugarreneko ikasgela: Maria BADIOLA
-
Hirugarreneko ikasgela: Pablo DARTIGUELONGUE
-
Helduen lehen hiru sariak hiru hendaiarri eman zaizkie:
-
Edith COPPOLA
-
Sylvie URCELAYETA
-
Nadine VAUTIER
Ikasle merezidunak
Ekitaldiarekin jarraituz, Hendaiako Aizpurdi Lanbide Lizeoko hiru ikasle mereziduni 150 euroko txeke bana eman zaie. Aurten, ukan duten engaiamendua saritu zaie; “ikastetxeko elkarteetan bai eta Lizeokideen Etxean eta, orohar, eguneroko bizitzan ukan duten engaiamenduagatik” zehaztu nahi ukan du Bernard CABOS-DUHAMEL lizeoburuak.