2022ko maiatzaren 25ean, Akitania eskualdeko «Lions Club District Aquitaine» elkarteak sariak banatu dizkie Diktaketa Handiaren irabazleei, bai eta 12 500 €ko txeke bat hainbat onuraduni. Urtebeteko lanaren bururapena da.
Iragan asteazkenean itzuli zaigu handizki Hendaiako Lions Club elkartearen emaitzen ohiko banaketa, izan ere, Covid-19 pandemia baino lehen urtero antolatzen baitzuen ekitaldi hori. Izan diren diru sartzeak, 12 500 €, onuradun guztien artean banatu dira, nola diren, besteak beste, Bordele-Pellegrin Unibertsitate Ospitale Zentroaren onkologia zerbitzua; Vacances Plein Air elkartea, Lions klubak sortua, haur behartsuei oporretan joateko aukera emateko; Aizpurdi lanbide lizeoko merezimendu gehien zituzten hiru ikasleak (ileapainketan, estetikan eta pertsonen zerbitzuan); Suhiltzaile Gazteen Eskola; Hendaiako Zirko Eskola, bai eta Ludo Lyme belaunaldiarteko ludoteka, Denentzat gizarte zentroa eta Haur Eri elkartea, Baionako ospitaleko pediatria zerbitzuko haur eta senideen alde aritzen dena.
Eskolagabetasunaren aurkako borroka
Irakurtzearen aldeko bere jardunaren harira, Lions club elkarteak Saint-Vincent ikastetxeko lehen mailako eskolan (4. eta 5. urteak) eta kolegioan (6.enetik 4.era) antolatu diktaketa txapelketaren txapeldunak saritu ditu.
Lions Club elkarteak partaide guztiak eskertu ditu, hala nola eskulangileak, merkatariak, partikularrak, okinak eta, bereziki, Herria, lehen aldiz eman diolarik Literatura Topaketak antolatzen laguntzeko dirulagintza.
Azkenik, klubak Frantziako Lions delakoaren Merezimendu Medaila Christian Espitalier-i eman dio, hari esker Hendaiako Crédit Mutuel Fundazioak 2022ko berrikuntza handia izan diren «literatura askariak» antolatzeko aukera eman duen ezohiko emaitza eskaini baitu.
“Horra eskuzabaltasun oldar ederra guztiok hemen partekatzen ditugun kausa ederren alde eta giza baloreen alde” erran du Kotte Ecenarro auzapezak pozez.