Hetsialdia hobeki pasa nahi duzu? Mediatekako lantaldeak senitarte osoarentzako kultura jardun bat eskaintzen dizue!
Udal langileek ia 5000 liburu eta 500 aldizkaritako hautespen bat proposatzen dizuete apirilaren 15etik 22ra bitartean. Indarrean diren arauak zorrozki betez ekarriko dizkizuete etxera eta ate aitzinean utziko, gizarte segurtasuneko udal erreserbako urririkako laguntzaileek.
Proposatzen zaizkizuen liburuak mediatekak urtero egin ohi duen merke salmentarako ziren. Aspaldi ziren biltegiraturik eta egun hauetan ukitu dituzten urririkako laguntzaileek maska eta eskularruak jantzirik erabili dituzte.
Interesik baduzu, honako e-helbide honetara idatz iezaguzu:
Eskarian zure helbide zehatza eta zure telefono zenbakia eman beharko dizkiguzu. Langileak zurekin harremanetan jarri eta elarrekin hitzordua zehaztuko duzue. Nahiago duzun liburu motaren berri eman diezagukezu: haurrentzat ala helduentzat, nobela beltza ala eleberria, liburuak ala aldizkariak. Langileak zure literatura gosea asetzen ahaleginduko dira. Bestela erranik, bide berriak ireki ditzagun!
Mediatekako langileek adin handiagokoak ere dituzte gogoan, e-postarik ez dutenak eta mediatekaren egoitzara etorri ohi direnak. Etxera eramateaz arduratzen diren langileak jarriko dira haiekin harremanetan.
Horra zure mediatekarekin harremanetan jarraitzeko edo egitura ezagutzeko bide ederra!