Cocoba espazioa

2015eko ekainaren 24an (asteazkena) estreinatua izan da Cocoba izena hartu duen Coworking Gune berria Intzurako industria gunean (garraio-bitartekarien eraikin ohian) ; COCOBA (Coworking Côte Basque) deitzen den elkarteak kudeatuko du espazioa (1901eko legearen arabera).

Elkartearen egitura hautatua izan da proiektuaren helburu zein igurikatzeei hobekien egokitzen delakoan. Proiektu hori sortu du lagun talde batek zeinen asmo komuna den elkarlanerako, formakuntzarako baita langileen gogoetarako espazio partekatu baten sortzea (eta gehiago ere…).

Xehesatunak

CoCoBa
Lekueder karrika 9. (Intzurako Aktibitateen eremuan)
Telefonoa : + 33 (0)5 59 03 72 59
Webgunea ikus www.cocoba.work (lehio berria)
Facebook (leiho berria)

Helburua : Gizakia proiektuaren oinarri

  • Parte hartzaileen lana bermatzea lan ingurune atsegin eta motibagarria eskainiz, prezio egoki batean eta sarea, elkarlana eta merkatua garatuz.
  • Bakardadea hautsi, formakuntza erraztu eta lan arloko elkartasuna piztu
  • Hiriaren dinamismoa irudikatuko duen kidego bat elkarretaratu eta animatu bakoitzaren lan arloan.
  • Informatze eta trukatze ekintzak bideratu eskolei, ikasleei, langabeziei eta gunearekiko interesa ager dezaketen beste jendeari begira.
  • Loturak sortu elkartetik kanpo, gogoeta edota garapena sortu dezaketen jendeekin.
  • Gizarte eta elkartasun desmartxa batean sartzea, ingurunearen eragina gutxitu lanean…

Eremuaren logoa sortu du garai batez egon den coworker kide batek !

GUNEA

Herriko Etxeak utzi eraikinean, toki atsegina da, famili giro batekin eta hurbil erraza elbarrituentzat.

  • Altzairu zaharberrituez antolatua, 30 pertsona sar daitezke elkarrekin.
  • Bulegoko materiala: Fotokopiagailua- Eskanerra – inprimagailuak – bi pantaila
  • Beste: Inprimagailua bat – hozkailua – labea
  • berdegune bat sortzen ari gara kanpoaldean
  • komunak/dutxa

ANTOLAKUNTZA ADMINISTRATIBOA

Elkarte kudeaketa.

Atezaindegia: Christel, atezaina izanen da giltzen arduraduna ; eskaerak hartuko ditu, xehetasunak emanen eta kideen zerrenda osatuko du elkarlana bultzatzeko.

CO WORKERRAK

Co workerrak hiri ezberdinetatik etor daitezke ; Hendaiatik, bidasoaz bestaldetik… ongi etorriak dira. Gaur egun 10 daude lanean: Itzultzaile, grafista, ikasle, kazetari…

COWORKER IZATEKO

Norekin hitzegin? Christelekin harremanetan sartu behar da (atezaina)

Laster webgunean betetzen ahalko da izen-emate fitxa on-line

Trukaketak

Kideen arteko trukatzeak ezinbestekoak dira elkartearen garapenerako.

Gaitasunen bateratzeak kideen arteko elkar laguntza ahalbidetzen du eta beste lan arloen, egin moldeen, tekniken eta zerbitzuen ezagutza eskaintzen du

Adibidez, diseinu egile batek ukan lezake itzultzaile edo diruzain baten laguntza: zerbitzuak trukatzen dira.

BESTE ZERBITZUAK

  • Fab Lab bat (Fabrikatze lantegi bat) sortzen ari gara. Tresna ezberdinak (3D inprimagailua adibidez) eskuragarri jarriko dira objektuen sortzeko edo ordezkatzeko (apaingarriak, …
  • Internet bidezko kurtsoak, mahai inguruak…

Navigation de l’article