«Les 2 Jumeaux» etxe multzoak aurpegi berria hartuko du

Energia zaharberritze lan handiak eman ditu abian OFFICE64 de l’Habitat deitu erakundeak «Les 2 Jumeaux» etxe multzoan, martxoaren 18 honetan.

Proiektua energia eraginkortasuna hobetzeko, bai eta eraikinen segurtasuna areagotzeko, urraspide orokor baten barnean da kokatua.

Egoiliarrekin adosturiko proiektua

Alde teknikoez haratago, zaharberritze hori biztanleentzat eta biztanleekin pentsatu da. Izan ere, eragiketaren oinarrian alokatzaileei aditu zaie eta zituzten beharrak jaso. Energia prekarietatearen aurkako borrokari eman zaio garrantzi berezia, jende xeheen kargak mugatzeko xedez.

Zaharberritze egitaraua

«Les Deux Jumeaux» etxe multzoaren energia emaitzak eta estetika hobetzeari dagokionean, honako lan hauek eginen dira:

  • Kanpotik isolamendu termikoa kokatzea, balkoi zabalak hestea eta kanpoko hormak txukuntzea
  • Banakako berogailuen ordez kondentsazio bidezko bentosadun gas berogailuak ematea A eta C eraikinetan (B eraikinean bada jadanik)
  • Eraikinen behereko zolaren isolamendua areagotzea
  • Teilatupeko isolamendua aldatzea
  • Eskailera buruko ateak aldatzea
  • Atarietara eta sotoetara joateko kanpoko ateak aldatzea
  • Sotoetan erdi lurpean diren hormen hezetasuna kentzea
  • Jario bakaneko B aireztatze mekaniko higrodoigarri kolektiboa plantan ematea ➢ Balkoien barandetan kanabera hesiak eta apaindurako burdin xaflak kokatzea bekoz bekoen mugatzeko

Segurtasun lan hauek eginen dira:

  • Balkoi batzuen egitura sendotzea
  • Etxe multzoaren sute segurtasuna areagotzea (kea ateratzeko irekidurak, su-ateak ororenak diren eremuetan…)
  • Bisiofonodun interfono sistema plantan ematea

Zaharberritze hori OFFICE64 erakundeak daraman ekologia trantsizioaren aldeko estrategiaren barnean da, bete-betean, kokatua, Promotelec elkarteak ziurtaturiko Berriztapen Arduratsu labela eskuratuz.

Baina alde teknikoaz haratago, proiektuak asmo handiagoa du. Claude Olive, Office 64 de l’Habitat erakundearen lehendakariak erran duen bezala: «Eragiketa horrek, gure lehentasunetan lehen-lehenik biztanleak kokatu eta klima erronken aitzinean egin behar ditugun aldaketak laguntzeko dugun asmoaren erakusgarri da».

Asmo berdinarekin, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak gogora ekarri du ezen «energia emaitzen hobetzeak ez luke luxua izan behar, baizik eta ororen esku den eskubidea. Zaharberritze hori bete-betean kokatzen da Hendaiako biztanleei bizitegi eroso, energian xuhur eta demografia bilakaerei egokituak eskaintzeko dugun asmoan».

Lanek 12 hilabete iraunen dutela aurreikusi da, 2026an bururatzeko, hau da, etxe multzoaren 60 urteak beteko direnean. Urteurren ederra dute aitzinean!

Lanen kopuruak:

  • 42 bizitegi dira berrituko
  • 1 353 160 € ZB inbestituko dira, hau da, 32 000 € baino gehiago bizitegi bakoitzeko
  • “E” mailatik “C” mailara pasatzeko DPE etiketa, hau da, energia kontsumoaren % 52ko murrizketa

Navigation de l’article