Egiaztaturik da, Legarralde eremua laborantza alorra izanen da. Laster, lau laborari hartuko ditu leku horrek.
Orain dela 6 urte, Legarralde eremuan 400 bizitegi eraikitzea aurreikusia zen. 2019an, berriz, oso bestelako hautua egin du Herriko Etxeak. 11 hektareako laborantza eremu hori lurraldeko laborariei alokatuko zaie.
SAFER erakundea ados agertu da
SAFER erakundearen zuzendaritza batzordeak aldeko erabaki hori hartu zuen iragan ekainaren 26an. Halatan, bada, lau laborarik ustiatuko dute eremua. Baratzezaintza biologikoa egiten duten bi baratzezain hautatu dira, Kintoa zerrien eta hegaztien hazkuntza biologikoa egiten duen hazle bat eta garagarnorako garagar biologikoa ekoizten duen zereal ekoizle bat.
Eraikinen ordez, baratzezaintza eta abere hazkuntza garatu ahalko dira leku horretan. Hendaiar laborantza biologikoak ekoitzi produktu horiek atzemanen dituzue denbora zenbait barne hala merkatuan nola eskola jantokietan.