“Le Relais” (ehunen bilketa): milesker laguntza emanik

Le Relais enpresa sare bat da, orain dela 30 urtetik hona gizartetik bazterturik direnen gizarteratze lanetan ari dena, ehunak bil eta berriro balioa emanez lanpostu iraunkorrak sortuz; elkartasun eta gizarte ekonomian ari da.

2018ko bilketa Hendaian: + %20

Hendaian dauden bilgune guztiak batuz, 81 572 kg ehun bildu dira 2018an:

  • hau da, 64 Departamenduko bilketaren %31
  • hau da, 5,5 kg biztanleko
  • eta 2017an baino %21,3 gehiago
  • Bilketa Departamendu mailan: 2 543 tona

Bilguneak

Herrian dauden borondatez ekartzeko tokietan daude kokaturik, bai eta Intermarché eta Carrefour Market saltegien ondoan.

Hendaian dauden bilguneak atzemateko (leiho berria)

Milesker orori!

Herriko Etxeak eta hendaiarrek Hego Mendebalean sortu 254 lanpostu iraunkortzen lagundu dute zuzen-zuzenean.  Uste dugu kokaturik diren Relais sarearen 10 edukiontziek adarrean oro har ere sorturiko lanpostu bat osatzen dutela.

Sareak ez du diruzko emaitza irabaziak egiteko xerkatzen, ezpada bere gizarteratze helburuetarako.  Bilgunetan biltzen diren eta gero bigarren eskuko jantzien Ding fring saltegietan saltzen diren edo xukatze zapiak egiteko lantegietan eta Métisse isolatzaile termikoa ekoizteko unitatean birziklatuak izanen diren ehunei esker existitzen dira lanpostuak.

Navigation de l’article