Lanaren medailak eta erretretara partitzeak!

2019ko apirilaren 12an, ostiralarekin, auzapez jaunak, hautetsiek eta zerbitzuetako zenbait arduradunek omenaldia egin diete Hendaiako Herriko Etxeko langileei, lanaren medaila 8 udal langileri emanez eta beste 6 erretretara doazela ospatuz.

Lanaren medailak

Langile hauek jaso dituzte: 

  • Zilarrezko medaila (20 urteko zerbitzualdia):  Eric ARAMBURU, Franck BIHEL eta Martine CORNU UHART
  • Zilar urreztatuzko medaila (30 urteko zerbitzualdia): Michel ARTOLA, Ramon HUARTE eta Frédéric PRAULT
  • Urrezko medaila (35 urteko zerbitzualdia):  Jean-François IVANEZ eta Philippe ORDOUILLE

Erretretara partitzeak

Auzapez jaunak plazer handiz opa die ere erretreta zoriontsu-zoriontsua sei udal langileri, zeinak igerilekuan, Abadia eremuan, zineman eta Herriko Etxean bertan aritu baitira orain arte lanean.

Honako hauek dira:

  • Marilou MINGO
  • Michel GARMENDIA
  • Jean-François GARMENDIA
  • Ganix GRABIERES
  • Frédéric PRAULT
  • Gérard SUZARTE

Horietako bakoitzaren karrera aipatu ondoren, Ecenarro auzapezak zorionak opa dizkie eta guztiak adiskidantzazko basoa edatera bildu dira.

Navigation de l’article