Laborari “drivea”: apirilaren 1etik martxan jarri diren antolaketa moldeak
COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatu ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin.
“Drive” delakoa asteazkenetan 9:00tik 12:00etara Errepublika plazan eta larunbatetan 8:30etik 13:30era Laranjondoen aparkalekuan iragaten da.
Ibilgailu guztien aparkatzea debekatua da:
– Errepublika plazan, 2. eta 30. zenbakien arteko zatian, asteazkenetan, 8:00etatik 12:30era,
– Laranjondoen aparkaleku osoan, larunbatetan, 8:00etatik 12:30era.
Zirkulazioa Errepublika plazan eta Laranjondoen aparkalekuan kontrolatuko da, udal zerbitzuek finkaturiko ibilbideetan.
Herri agindua ikus (frantsesez) (pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)
Ekoizleen zerrenda
EKOIZLEA | PRODUKTUAK | HARREMANETARAKO | PRESENTZIA EGUNA |
HERASOA / LADUCHE BASERRIA | TXAHALKI PAKETEAK KONTSERBAK | 0615442239 | ASTEAZKENEAN |
ARRAINDEGIA | ARRAINAK | 0677940794 | ASTEAZKENEAN |
GAEC GOXOAN | GASNA | 0621693475 | ASTEAZKENEAN |
ALPES PYRENEES | GASNA | 0606983626 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
SARL DUVIELLA | FRUITU ETA BARAZKIAK | 0624248748 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
ELIZALDIA | TXERRIKIA | 0559372350 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
L’AILE OU LA CUISSE | HEGAZTIKIAK | 0559938320 | LARUNBATEAN |
XIRRIXTI MIRRIXTI / LARRONDO | BARAZKIAK | 0682007960 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
ILMC ERRETEGIA | ERRETEGIA – JANARI-PRESTATZAILEA | 0676283190 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
JOSÉ | OLIBAK – OLIBA SALTSA – FRUITU LEHORRAK | 0633790322 | ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN |
FERME DE MONTAGUT | GIBEL GIZENA ETA HEGAZTIKIAK | 0681441674 | LARUNBATEAN |
GUSTOKI | EZTIA, GASNA ETA PASTA BIO | 0682222351 | LARUNBATEAN |
GAEC TOLOSENIA / ANCHORDOQUY | FRUITU ETA BARAZKIAK | 0676099589 | LARUNBATEAN |
SARL Le Vivier du Jacquet | OSTRA OSTATUA | 0618095449 | LARUNBATEAN |
Maite Urdaitegia / Maiana DURCUDOY | IBAIAMA TXERRIKOA | 0769190555 | LARUNBATEAN |
GAEC KANDURRIXOLA | OSSAU IRATI BASERRIKO GASNA / JOGURTA / ZIKIROKIA / AXOA / GAZTANBERA | 0621808466 | LARUNBATEAN |
GAEC GEROA ELGARREKIN | KRIAXERA AHATEKIA ERRETZEKO | 0683944766 | LARUNBATEAN |
EDOUARD EXILARD | BULAR BILDOSKI BIO MOZTUA ETA AIRERIK GABE PAKETATUA | 0771616403 | LARUNBATEAN |
GAEC OSTIBAR | AOP OSSAU IRATI ARDI GASNA | 0787109484 | LARUNBATEAN |
LE BON JARDIN | BARATXURIZKO PESTOA / TOMATE LEHORTUA / OREGANO EDO BASILIKO GUSTUKO OLIBAZKO OLIO GARBI APARTA | 0760141061 | LARUNBATEAN |
SAFRAN LILIA | AZAFRAIA / ERREXIMENTAK / AZAFRAIZKO ZIROPA / SAGAR ETA PIKO LEHORTUAK BIO / JELEETATIK EGINDAKO FRUITU OREAK | 0615657412 | LARUNBATEAN |
BIZKAIA BASERRIA | TXAHALKIA 5 KILOKO PAKETETAN | 0678860103 | APIRILAREN 25ean BAKARRIK |
Klikatu zerrenda deskargatzeko (pdf - 63,64 KB - nouvelle fenêtre)
Klikatu parte hartzeko baldintzak ezagutzeko
Esku-orriak banatuak dira, oinezkoak eta autoak batera gertatzeko aukera emateko.