Kultura-denboraldi berriaren irekitzea irailaren 13tik 15era izango da. Ekitaldi honek urte osoko ikuskizun, sormen artistiko eta topaketa ugariren hasiera markatuko du, bai herritarrentzat, bai bertara hurbiltzen diren bisitarientzat.
Denboraldiaren hasiera honetan, Udalak Dantza Hirian mugaz gaindiko dantza jaialdiarekin duen lankidetzarekin jarraituko du aurten ere, eta «EKO Pyrénées du Cirque» Europako proiektuan parte hartzea nabarmenduko du. Bai batak eta bai besteak gure tokiko kultura eszena biziberritzen laguntzen dute. Udalaren konpromisoaren lekuko diren lankidetza hauek, arte aniztasuna eta munduarekiko irekidura sustatzeko asmoarekin, dantza eta zirku ikuskizunak eskainiko dituzte, ikusleak harritu eta hunkituko dituztenak.
Hendaiako historia eta memoria kolektiboa balioan jartzeko borondatean oinarritutako bi proiektuetan ere arreta berezia jarriko da baita ere. Gainera, hori martxan jarri duten bi kolektiboak Hendaian finkatuak dira eta Udalaren laguntza dute.
- « Cartographies des mémoires à Hendaye »: Vents et Marées konpainiak gure herriaren historiaren esplorazio artistiko bat proposatzen du, soinu-sorkuntzen bidez, arte bisual eta ondarearekin uztartuz. Proiektu honek, lurraldearen bihotzean, herritarrei beren historia berriz bereganatzeko aukera ematen die, nortasun kolektiboaren inguruko hausnarketa bat irekitzearekin batera. Guztira, sei soinu-hitzordu eskainiko dira sei auzotan.
- «Bidasoa mintzatuko balitz», Bidasoa ibaiaren memoria berpiztea helburu duen ekimen bat da. Proiektu kultural ausart honek bi ibaiertzetako artistak, historialariak eta bizilagunak elkartzen ditu gure historia amankomunaren lekuko isil honi hitza berriro emateko. «Bidasoa mintzatuko balitz» ikuskizunak, ibaian urperatuta dauden istorioak berriro deskubritzera gonbidatzen gaitu. Ikuskizun hau euskaraz izanen da.
Bi hitzordu horiek derrigorrezko erreserba bidez izango dira, lekuak mugatuak baitira (www.hendaye-culture.fr).
2024-2025 denboraldirako abonamendu kanpaina ofizialki abiatuko da jaialdi honetan. Urteko harpidetzak publikoari prezio abantailatsuak eskaintzen dizkio, eta programazio anitza ezagutzeko aukera ematen du, zuzeneko ikuskizunak, erakusketak eta parte-hartze ekitaldiak uztartuz.
Beraz, irailaren 13tik 15era arte izango da hitzordua, partekatze, memoria eta sormen artistikoz blai izanen den kultura-denboraldi berri honen hasiera ospatzeko.
Egitaraua: https://www.calameo.com/read/005751264fc3cd88df9d4