Koronabirus: Martxoko berriak

Hemen aurkituko dituzue martxoko berri guztiak koronabirusaren inguruan.

2020ko martxoaren 31 – 18:00

Apirilaren 1eko ekoizleen “drive” delakoaren antolaketa moldeak ezagunak dira. Hitzordua apirilaren 1ean, 9:00etatik 12:00etara. Ikusi horri buruzko atala berrien orrialdean.

2020ko martxoaren 31 – 8:30

Banku publikoetan esertzea debekatua da

Osasun mailako ohartarazpena: bankuak birusa transmiti dezake. Horregatik debekatua da banku batean esertzea. Pandemiaren emendatzea mugatzeko hartu diren neurrietan sartzen da.

2020ko martxoaren 30 – 12:30

Lehentasunezko lanpostuan diren gurasoen haurren harrera hedatzea

Prefekturak jakinarazten dizue lehendik ere lehentasunezkoak ziren langile kategoriez gain badirela orain halakoak diren langile kategoria berriak. Halatan, bada, haurren babeserako harrera egituretan ari diren langileak (adibidez, gizarte zerbitzuen laguntzailea, sukaldaria, gizarte eskuhartze eta familia eskuhartzearen teknikaria (TISF), bai eta hezitzaile espezialdua, hezitzaile monitorea, animazioko monitore laguntzailea, hezitzaile teknikaria eta teknikari espezialduak, egoitzaburua, gizarte bizitzaren laguntzailea (AVS), heziketa eta gizarte laguntzailea, familien  gizarte ekonomian aholkularia), haurtzaindegietan edota etxe laguntzaren sektorean ari diren langileak.

Zerrenda hori egoeraren bilakaeraren arabera heda liteke.

Gurasoek hala direla frogatu beharko dute (lanbide txartela, soldata agiria…) harrera hori baliatzeko.

Harremanetarako

– Eskola garairako / geltoki auzoko eskola: +33 (0)5 59 20 68 89
– Ikastaldi inguruko aldirako eta asteazkenetako harrerarako: +33 (0)5 59 48 23 06

2020ko martxoaren 29 – 10:00

Haizpean zahar etxearen berri

Nola kudeatzen du koronabirusagatiko hetsialdia zahar etxeak? Hango lantaldeak zahar etxearen barnean hartu dituzten neurrien berri eman nahi izan digu.

Bertan bizi direnentzat: hetsialdiak ez dakar isolatzea

Bertan bizi direnak beren geletan hetsirik direlarik, han zerbitzatzen zaizkie apairuak eta langileak egunean hainbat aldiz joaten zaizkio bakoitzari gelara fisikoki nola gogoan ongi dela begiratzeko.

Bertan bizi direnek autonomia atxiki dezaten, goizero aritzen dira psikomotizitatelaria eta ergoterapeuta haiekin lanean: egoiliarrei mugitzen laguntzen zaie eta motrizitatea lantzen da haiekin.

Bakoitzari mugitzeko aukera bana ematen diete langileek goizean eta arratsaldean (kanpoan ibilalditxoa egitea, solasaldia, eskulanak…)

Egoiliarren senideekin harremanetan jarraitzeko eta egoitzan duten senidearen egoeraz lasaitzeko, zahar etxeak skype bidezko hitzordu bana eman du plantan.

Langileek hartu dituzten osasun babeseko neurriak

Maska janztea, sukarra egunero neurtzea, hesi neurriak betetzea (disoluzio hidroalkoholikoa, eskuak garbitzea, langileen artean ez hurbiltzea…), lokalak egunero areago garbitzea… langileak erne-erne dira.

Normalki funtzionatzen ari gara baina gero eta urduritasun handiagoa da, giza baliabideak ttipitzen ari baitira. Gizarte Ekintzako Udal Zentroaren eta Herriko Etxearen langileak laguntzen ari dira zerbitzuak emateko eta jendeetaz arduratzeko (ostalaritza, garbiketa). Auzapezak egin mezuari jarraikiz, zahar etxeak eta jendeak etxean atxikitzeko zerbitzuak lehentasunezkoak zaizkie udal zerbitzuei eta behar beste saiatuko dira udal zerbitzu horiek egiteko guztiak ongi betetzeko.

Eritasun arriskugarriak dituzten langileei lanera ez etortzeko baimen berezia eman zaie.

Hesteko zona baten beharra balitz, halako bat aurreikusia dugu. Zona horretarako lantalde bat osatuko da horretarako bolondres direnekin.

Egoiliar horiek, artatzaile horiek, engaiatu zareten langile horiek, sostengatzen zaituztegula jakin ezazue.

2020ko martxoaren 28 – 15:00

Hondakinen bilketa, joan-etorriak, gizarte ekintza, enpresentzako laguntza… Konfinamendu garai honetan, Euskal Elkargoaren zerbitzuei buruzko galdera guztiak.

2020ko martxoaren 27 – 19:00

 “Ekoizleen drive-a”: antolaketa moldeak prest dira apirilaren 1erako

COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatzen ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin.

“Drive” delakoa asteazkenetan Errepublika plazan eta larunbatetan Laranjondoko aparkalekuan izanen da, 9:00tik 12:00etara.

Ibilgailu guztien aparkatzea debekatua izanen da:

– Errepublika plazan, 2. eta 30. zenbakien arteko zatian, asteazkenetan, 8:00etatik 12:30era,
– Laranjondo aparkaleku osoan, larunbatetan, 8:00etatik 12:30era.

Zirkulazioa Errepublika plazan eta Laranjondo aparkalekuan kontrolatuko da, udal zerbitzuek finkaturiko ibilbideetan.

Herri agindua ikus (frantsesez) (pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)

Ekoizleen zerrenda

IZEN-DEITURAK Jarduera mota
Telefono zbk.
Presentzia eguna
ALPES PYRENEES GASNA 0606983626 Asteazken & larunbatean
SARL DUVIELLA FRUITU ETA BARAZKIAK 0624248748 Asteazken & larunbatean
ELIZALDIA TXERRIKIA 0559372350 Asteazken & larunbatean
L’AILE OU LA CUISSE HEGAZTIKIAK 0559938320 Asteazken & larunbatean
FERME DE MONTAGUT GIBEL GIZENA ETA HEGAZTIKIAK 0681441674 Larunbatean
LARRONDO BARATZEAK 0682007960 Asteazken & larunbatean
ILMC ERRETEGIA ERRETEGIA
JANARI-PRESTATZAILEA
0676283190 Asteazken & larunbatean
Maite Urdaitegia/ Maiana DURCUDOY IBAIAMA TXERRIKIA 0769190555 Asteazken & larunbatean
JOSE OLIBAK FRUITU LEHORRAK 0633790322 Asteazken & larunbatean
ARRAINDEGIA ARRAINAK 0677940794 Asteazkenean
GAEC GOXOKA – ETCHETO GASNA 0621693475 Asteazkenean

Klikatu zerrenda deskargatzeko (pdf - 61,75 KB - nouvelle fenêtre)

Martxoaren 27 – 08:00

Salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiri berriak zuen esku, frantsesez eta elebitan

Salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiria (pdf - 121,50 KB - nouvelle fenêtre)

Salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiri elebiduna (pdf - 92,52 KB - nouvelle fenêtre)

Martxoaren 26 – 13:00

Laster tokiko ekoizleen “drive” bat

Udalak “drive” delako bat eskaintzea erabaki du, asteko merkatuen itxierari aurre egiteko. Herriko zerbitzuak lanean ari dira, antolaketa moldeak zehazteko.
Printzipioa hauxe da: ekoizleak zure eskaera prestatuko du, eta bila joanen zara, hitzordua aitzinetik finkatuz. Ez da zuzeneko salmentarik izanen.
Egun batzuen buruan, toki eta egunei buruzko xehetasun gehiago, eta, noski, eskaerak egiteko deitu beharko dituzuen tokiko ekoizleen telefono zenbakiak emanen ditugu.

Martxoaren 25  – 19:00

Secours Populaire elkartearen banaketa Beltzenian

Hartzaileak Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuaren atarira joan behar dira gaur, martxoaren 26an. Banaketa ohiko ordutegian iraganen da, 8:00etatik 12:00etara. Leku horretan izanen da, osasun krisia bukatu arte.

Martxoaren 25  – 18:00

Etxeko hondakinen bilketarako jarraibideak

Etxeko hondakinen bilketa langileen % 50arekin egiten ari gara, langile zenbait erreserban atxiki nahiz horien behar larria izanen balitz langileak prest ukan ditzagun. Hala eginik, bilketa gutxiago egiten ari gara eta bilketa egunak aldatu ditugu.

Etxeko hondakinen edukiontziak ez hondakin berdeekin edota traste handiekin bete, otoi, etxeko hondakinei egiteko leku. Ez da lurrean ezer utzi behar ere.

Segurtasun neurri bezala, bil itzazue, otoi, erabili dituzuen mokanesak, eskularruak eta maskak ongi hetsiriko zakuan etxeko hondakinen zikinontzira bota aitzin.

Ez kutxa horiak atera

Birziklatzeko gainestalkiak, hala nola metalak, kartoiak, plastikoak (zaku eta kutxa horiak) ez dira oraingoz biltzen. Atxiki itzazue, beraz, zeuen etxean birziklatzeko gainestalki horiek. Berina eta papera sailkatzen jarrai dezakezue, ordea, berina eta papera jasotzeko edukiontziak erregularki husten baititugu.

Hondakindegi guztiak publikoari zabalik izan ohi direlarik, hetsi dira orain eta bestela agindu arte hetsirik izanen dira, jendea etxetik atera gabe egon beharragatik eta babes beharragatik.

Martxoaren 25  – 15:30

Kultur eskaintza digitala ezagutu

Udal mediatekako lan taldeak linean diren hainbat doako baliabideren zerrenda osatu du zuentzat.

Bertan, deskarga daitezkeen liburuak, irratiak, bideoak, joko batzuk, euskarazko baliabideak… topatuko dituzue.

Doako eskaintza ikusi edo deskargatu

Martxoaren 25  – 15:00

Ipar Euskal Herriko talde garraioak libre langileentzat

Mugikortasunen sindikatuak gehiago egin nahi ukan du funtsezko diren jardunen jarraipena bermatzeko ari direnen alde. Halatan, bada, martxoaren 26 ostegunetik goiti, lurraldearen talde garraio guztiak libre erabili ahalko dituzte osasun krisian mugitu behar duten langileek, lanerako bidaiatzen ari direla frogatuz gero.

Gidarien eta erabiltzaileen babesa lehentasuna zaio mugikortasunen sindikatuari eta, hartara, eragile guztienean hartu dira, martxoaren 16 astelehenaz geroztik, babeserako neurriak:

  • igotzeko atzeko ateak bakarrik erabiltzea
  • ibilgailuetan garraio txartelak saltzeari uztea
  • gidariaren zona segurtatzeko mugatze xingola ematea
  • hesi keinuak eta segurtasun distantziak kontuan hartzeko deia egitea erabiltzaileei
  • autobusen garbiketa neurri berezi eta zorrotzagoak
  • bidaia txartelak kontrolatzeari uztea

Martxoaren 25  – 12:00

Apirileko kultur ekitaldien ezeztatzea

Covid-19 birusaren hedatzearen kontrako hainbat neurri (horien artean 100 lagun baino gehiagoko elkarretaratze publikoen debekua) hartzen dituen martxoaren 14ko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agindua betez, Hendaiako Herriko Etxeko Kultura zerbitzua ondoko lau ekitaldiak ezeztatzera behartua da:

– apirilaren 17ko TURBO NIGLO taldearen kontzertua
– apirilaren 19ko “CHANSONS BIPOLAIRES… ET ALORS !” ikuskizuna, Mademoiselle Laure-n eskutik
– apirilaren 25eko “FARANDOLE DE SOLITUDES” ikuskizuna, Alice Kinh konpainiaren eskutik
– apirilaren 22tik maiatzaren 9ra aurreikusia zen HENDAIAKO MARGOLARIEN 57. ERAKUSKETA.

Martxoaren 24 – 17:00

Ofizialki sortu da gizarte segurtasunerako udal erreserba

Herriak, orain dela jadanik zenbait egun, gizarte segurtasunerako udal erreserba bat osatu du bizi jardunen jarraipena bermatzeko ahulenei. Urraspide hori larrialdiko elikadura laguntzari dagokio, bai eta «haurren ezohiko zaintzari», «isolaturik diren pertsona ahulekiko loturari» eta «hurbileko elkartasunari».

124 pertsonak eman du izena. Estatuak plantan eman berri duen herritar erreserbarekin batera funtzionatzen du.

Horretarako plataforman izena eman nahi baduzu, https://covid19.reserve-civique.gouv.fr/zure engaiamendu hori Herriaren helbidean ere eman dezazun galdegiten dizugu:

Herri agindua ikus (frantsesez) (pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)

Martxoaren 24 – 15:00

Botikako Farmazialarien Sindikatuen Batasunaren aholku praktiko batzuk

2020ko martxoaren 24 – 12:00

Estatuak konfinamendu neurriak gogortu dituenez, Hendaiako Udalak jakinarazten dizue asteazken eta larunbateko janari-azokak ez direla gehiago iraganen, gaurtik goiti.

2020ko martxoaren 24 – 09:00

Argindarrez lagundu bizikletak eskuratzeko Velibleu programa

Mugikortasunen sindikatuak eta KOBOO bere hornitzaileak Velibleu bizikletak osasun zaintzaileei urririk uztea erabaki dute. Orain arte bezala funtzionatuko du sistemak telefono adimentsu bidez erreserbatuz (Velibleu aplikazioa Apple eta Android sistemetan).

Velibleu erabiltzea: nola egin behar da?

Horren baliatzeko, osasun langileeek e-mezu batez egin behar dute eskaria honako helbide honetan: eta beren lanbide txartelaren kopia eta beren nortasun txartel edo pasaportearen kopia erantsi. Urririkakotasun txartela igorriko zaie lehenbailehen. Bizikleta zenbait egunetarako erreserba liteke. Egunean zehar, bizikleta lanlekutik hurbil dagoen hiri altzariren batera lotu beharko du osasun langileak. Alokatze aldia hasi eta bururatzean, osasun langileek zeinahi Velibleu geltokitan utz dezakete bizikleta; aplikazioaren mapan ageri dira geltoki horiek guztiak. Bezeroentzako zerbitzua egunero izanen da zabalik 9etatik 18etara.

Gehiago jakiteko Euskal Hirigune Elkargoaren webgunera jo

2020ko martxoaren 23 – 15:30

Badiako ibilbidea debekatua

Estatuak aginduriko joan-etorriei lotu konfinamendu neurrien baitan, oroitarazia da Badiako ibilbidea debekatua zaiela ibiltariei.

2020ko martxoaren 23 – 14:30

Pertsona bakartuentzako laguntza

Zure inguruan bakartua dela uste duzun pertsona bat ezagutzen baduzu, GEUZaren laguntza dispositiboa aipa iezaiozu, edo 05 59 48 23 10 telefonora dei ezazu. Osasun Larrialdi Planaren baitan, garrantzitsua da zailtasunak dituzten Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak pertsona guztiak zerrendatu eta ezagutu ditzan.

GEUZaren ekintzei buruz gehiago jakiteko

2020ko martxoaren 21 – 14:30

Hondakinen bilketa

Profesionalen kartoien bilketa. Euskal Elkargoak eta BIL TA GARBI sindikatuak kartoiak ahal bezainbeste zeuen lokaletan atxiki ditzazuen eskatzen dizuete bai eta etxeko hondakinen artean ez ditzazuen eman metatzerik ezin dituzuen kartoiak besterik. Zuntz kartoi horiek xehatu eta lurrustelarekin nahasiko dira gero. Agindu horiek bete itzazue, otoi, eta kasu eman datozen egunotan izan litezkeen aldaketei.

Etxeko hondakinak. Erabiltzaileei galde egiten zaie erabilera bakarreko mokanesak, osasun oihalak eta kirurgia maskak horretarako bakarrik den plastikozko zaku batean eman ditzatela eta zakua ongi hetsi eta etxeko hondakinen zakuan eman dezatela eta bigarren zaku hori ere ongi hets dezatela.

Gehiago jakiteko, Euskal Elkargoaren webgunera jo

2020ko martxoaren 21 – 9:00 orenak

Mugazgaindiko langileen egoera – Baionako suprefetak eman informazioa

Mugazgaindikoen zirkulazioari dagokionean. Barne ministroak eman jarraibide orokorrak mugazgaindiko langileentzat dira ere. Urrutitik egin ez litekeen jardunean ari diren mugazgaindiko langileak joan daitezke lantokira. Mugak pasatzeko baimena emanen zaie. Mugen zeharkatzea errazteko neurri bereziak hartu dira. Enplegatzaileak eman baimen iraunkorrak edo estatuaren agintariek eman pasatze-baimen bereziak eman litezke.
Eskubideei eta gizarte babesari dagokienean. Oro har, mugazgaindikoen lan kontratua mantentzen da eta eskubide oro eta haiei lotu babes oro bermaturik dira.

2020ko martxoaren 20 – 18:30

Prefektuaren agindu berria lekualdatze zenbait debekatzeko

“Debekatua da  nornahi ibiltzea hiri ingurugunetako parke eta lorebaratze publikoetan, baso eta oihanetan, oinezko eta bizikleta xenderetan, ibai eta kanalen ertzeetan, aisialdi lekuetan eta ibilketa xendera balizatuetan Departamentuaren lurralde osoan, martxoaren 21etik goiti COVID 19 birusaren hedatzearen aurkako borrokaren karietara lekualdaketak arautzeko dekretuaz hartu diren gobernu  neurriak aplikatuko diren bitartean». 64-2020-03-30-001 Prefet Agindua (pdf - 616,74 KB - nouvelle fenêtre)

2020ko martxoaren 20 – 16:30

Aire zabaleko merkatuen atxikitzea

Pirinio Atlantikoetako prefetak aire zabaleko merkatuak atxiki ditu auzapezei igorri gutun batez. «Merkatu horiek elikagaien hornitze beharra betetzen laguntzen dute eta tokiko ekoizleak sostengatzen dituzte. Gure herritarren bizitzan funtsezkoak dira eta atxiki behar ditugu gobernuak horren aurkako agindurik eman ezean. Hala merkatariek nola bezeroek hesi neurriak bete beharko dituzte, noski».

2020ko martxoaren 20 – 15:15

Frantzia eta Espainia arteko zirkulazioa

Topo trenak ez du muga pasatzen; Irunen du azken geldilekua (Ficoba).

2020ko martxoaren 20 – 15:00

SNCF sozietatearen berri

Egun, bi joan-jin ibilaldi daude Akize aldera, bat goizean eta bestea arratsaldean. Jadanik ez da TGV tren lasterrik ibiltzen. Geltokiaren ataria tren bakoitza atera baino 30 minutu lehenago zabaltzen da. Halatan, bada, hetsirik da 10:30etik 15:45era. Bestalde, lehiatilan ez da salmentarik. SNCF sozietateak assistant sncf aplikazioa baliatzera gonbidatzen zaituzte. Trenen ordutegiak egoeraren arabera alda litezke.

2020ko martxoaren 20 – 14:00

Landareak lekuan bertan erretzeko debekua

Prefetaren agindu bat argitaratu berri da landareak lekuan bertan erretzeko debekua ezarriz 2020ko martxoaren 20 ostiraletik goiti, Pirinio Atlantikoetako departamentu osoan COVID 19 birusaren hedatzearen aurkako borrokaren karietara lekualdaketak arautzeko 2020ko martxoaren 10eko 2020-200 dekretua indarrean den bitarte osorako.

Herri agindua ikus (frantsesez) (pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)

2020ko martxoaren 19 – 18:00

Segurtasun zibil erreserba baten sortzea

Krisia aitzinetik ikusiz, Udalak segurtasun zibil erreserba osatzen du herrian, eta beharrez gero eskukaldi bat eman lezaketen boluntarioak zerrendatzen ditu. Profil guztiak ongi etorriak dira. Gaur egun, 39 pertsonek eman dute izena.
Izena eman ezazu posta elektronikoz, helbide honetara:

Herri agindua ikus (frantsesez) (pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)

2020ko martxoaren 19 – 16:30

Enpresak laguntzeko neurriak

COVID-19 koronabirusak eraginak ditu zure enpresaren aktibitatean.Irakurri zure laguntzeko neurriak eta kontaktu baliagarriak (pdf - 165,64 KB - nouvelle fenêtre)

2020ko martxoaren 19 – 16:00

Hondartza eta Abadia parkea publikoari hetsirik 

Prefetaren agindu batez debekatu da inor ibiltzea Departamenduko itsas ertzeko hondartzetan, barneko aintziretan eta itsas hegiko xenderetan 2020ko martxoaren 31 arte, egun hori ere barne, horren egiteko inolako arrazoirik onartzen ez delarik, ezbada ur ertzean ibiltzea eskatzen duen lan jardun bati loturik bada. Ziburu eta Hendaia artean Erlaitzaren errepidearen luzeran (RD912) oinez ibiltzea ere debekatua da 2020ko martxoaren 31 arte, egun hori ere barne.

2020ko martxoaren 17ko 2020-264 Dekretuaren aginduei jarraikiz, debeku horren urratzeak 4. mailako urraketetarako aurreikusi isuna ekarriko du.

Abadia eremua ere publikoari hetsirik da.

2020ko martxoaren 19 – 14:00

Baimen bereziko joan-etorri agiriak zuen esku

Zuen egunerokotasunean laguntzeko, Udalak baimen bereziko joan-etorri agiriaren fotokopiak uzten ditu Herriko Etxeko ate nagusiaren aitzinean. Agiri hau bete, izenpetu eta poliziei edo jendarmeei aurkeztu behar diezue, kontrola gertatuz gero.

2020ko martxoaren 18 – 15:00

Posta bulegoak jakitera ematen dizue

“COVID 19 pandemiak ekarri duen egoerak behartu du La Poste bere antolaketak doitzera bere eragiketekin jarraitu eta, aldi berean, bezero eta lankideen osasuna babesteko. Halatan bada, testuinguru horretan, gure bezeroen etxeetara egin ohi dugun banaketa alda liteke bolada batean. Jakin ezazue, halere, La Poste enpresak ahal beste egiten duela postariak zure zonan aldizka eta erregularki ibil daitezen eta banatze moldeak bermatzeko.

Halatan bada, martxoaren 18, asteazkenaz geroztik, autoportuaren karrikan dagoen Intzurako posta bulegoa egunero izanen da zabalik 9etatik 15etara. Jaizkibel karrikan dagoen bulego nagusia hetsirik da publikoarentzat”.

2020ko martxoaren 18 – 12:00

2020ko martxoaren 14ko agindua osatzeko 2020ko martxoaren 15ean eman ministerio aginduak hartu erabakiei jarraikiz, hona hemen jendea hartzen jarrai dezaketen saltegi eta bestelako eraikinak

2020ko martxoaren 17 – 17:00

Aparkatzeari buruzko neurriak

2020ko martxoaren 17tik goiti, eta beste berririk gabe, aparkatzea dohainik izanen da herri osoan.

2020ko martxoaren 17 – 11:00

HONDAKINEN BILKETARAKO AGINDUAK

Euskal Hirigune Elkargoak gutxieneko zerbitzua ematen du. Halatan bada, honako agindu hauek erabaki dira lurralde osorako:

  •  Lurraldeko hondakindegi guztiak hetsirik izanen dira martxoaren 16aren arratsetik bestela agindu arte.

  • Traste handien eta kartoien etxez etxeko bilketa geldituko da.

  • Birziklagarrien, paperaren eta berinaren sailkako bilketa geldituko da.

Erabiltzaileei hondakin birziklagarriak ahal beste denbora etxean atxiki ditzaten eskatzen diegu, honako agindu hauek bete ditzaten eskatzen diegu zehazki:

  • Sailkaturiko bilketa guneetan ahal bezain gauza gutxien utz, ez baitira bilduak izanen

  • Ez leku publikoetara atera kutxa eta zaku horiak.

  • Etxeko zaborra gutxiagoetan bilduko da.

Lanean ariko diren langileen kopurua gutxitzeko, gutxiagoetan eginen da bilketa eta bilketa egunak aldatuko dira. Nork bere zabor edukiontzia dutenek eta taldekako edukiontziak dituztenek, oraingo egoera berezi honetan, leku publikoan utz ditzakete, beraz.

2020ko martxoaren 17 – 10:00

Joan-etorri guztiak aitzin deskargatu eta bete behar den agiria

Astearte eguerdi honetatik goiti, eta gutxienez hamabost egunez, metropoliko zein itsasoz haraindiko lurraldeetako Frantziar biztanleek haien joan-etorri guztiak justifikatu beharko dituzte, aitzinetik “baimen bereziko joan-etorri agiria” betez. Agiri hau poliziei edo jendarmeei aurkeztu beharko zaie, kontrola gertatuz gero.

 Baimen bereziko joan-etorri agiria deskargatu (pdf - 47,01 KB - nouvelle fenêtre)

2020ko martxoaren 16

Koronabirusaren hedatzearen aurrean, Udalak Estatuak emandako osasun aholkuak aplikatzen ditu.  Horren ondorioz, martxoaren 17tik goiti eta beste berriak izan arte, ez da gehiago publikorik errezibituko herriko zerbitzuetan (Herriko Etxean, GEUZen, herriko egitura publikoetan…).

Egunez, harrera telefonikoa eskainiko da:

2020ko martxoaren 15

COVID 19 birusaren hedatzearen karietara eta Errepublikaren lehendakariak eta lehen ministroak egin adierazpenei jarraikiz, Herriak parte hartzen du zerbitzu publikoaren misioen jarraipena bermatzeko erabakiak hedatzen.

Auzapezentzako 3. boletina 2020ko martxoaren 14koa (pdf – 727,88 KB – lehio berria)

ADINEKOENTZAKO ETA AHUL DIREN PERTSONENTZAKO NEURRIAK

Haizpean zahar etxearen zuzendariak eta GEUZaren zuzendariak zenbait aste dira  behar diren osasun neurriak hartu direla. Eskualdeko Osasun Agentziak (ARS) agindurik eman ez eta heldu den asterako aitzina hartu diete izan litezkeen hutsei ere.

Epidemiari lotu egoera berezietan, horretarako ahala ematen duten lanpostuen arabera, herriko etxeak eskola eta haurtzaindegien hesteak ukitu dituen langileak jardunaren jarraipena bermatzeko lot ditzake aldi baterako. Langile horiek beste egitekoetara lotzea menturaz egin baliteke, ezinbestean agertuko da horren beharra medikuntza eta osasun zaintzako langileak ordezkatzeri dagokionean. Oraingoz, plangintza aste baterako egiten da.

SKYPE SISTEMA ISOLAMENDUA APURTZEKO

Bisitak etetea dela eta egoiliarren eta beren ahaideen arteko lotura ez apurtzeko, zahar etxeak Skype sistema eman du plantan Herriaren eta Gazte Informazio Bulegoaren informatika zerbitzuen zuzendaritzarekin elkarlanean. Tresna horrek aukera emanen die senideei beren hurbilekoarekin lotura bideratzeko bideo deiak egiteko. Izan ere, funtsezkoa baita gizarte lotura atxikitzea egoiliarren ongizateerako. Baliatu nahi duten familiek zahar etxearekin jarri behar dira harremanetan. Hainbat egiteko molde eman dira plantan, guztiei emateko erabiltzeko aukera.

OSASUNGINTZAKO ETA MEDIKO-SOZIALEKO LANGILEEN HAURRENTZAKO NEURRIAK

Herriak uste du bi haurtzaindegiak zabalik atxiki behar direla, hamarna haurrekin. Lehen mailako eskolak direla eta, haur horientzat zabalik dira; martxoaren 16 astelehen honez gero, goizeko 7:30etik hartuko dira ohiko baldintzetan, baita bazkaria eta ikastaldi inguruko harrera ere, 18 orenetaraino.

UKITURIK DIREN LANGILEAK
  • Osasungintzako zentro publiko eta pribatuetan lan egiten duten langile guztiak: ospitaleak, klinikak, SSR, HAD, osasun etxeak…
  • adinekoentzako eta ezintasun bereziak dituzten pertsonentzako etxe mediku-sozialetan lan egiten duten langileak: zahar etxeak, EHPAD, USLD, autonomiako egoitzak, IME, MAS, FAM, SSIAD …
  • herriko osasungintzako eta mediku-sozialeko langileak: medikuak, erizainak, botikariak, emaginak, erizain laguntzaileak, osasungintzako garraiolariak, biologialariak, adinekoentzako eta ezintasun bereziren bat dutenentzako bizitza laguntzaileak…

JENDEAK HARTZEN DITUZTEN ERAIKINEN FUNTZIONAMENDUA

Jendeak hartzen dituzten eraikinak (igerilekua, Varietes zinema, mediateka, Mendi Zolan kulturgunea, Denentzat gizarte zentroa…) hetsirik izanen dira publikoarentzat 2020ko martxoaren 16 astelehenaz geroztik.

Biztanleriari pandemiaren bilakaeraren berri emanen zaio berriak gertatzearekin batera.

2020ko otsailaren 28

COVID koronabirusaren epidemia arriskuari buruzko informazioak igorri dizkigute herriko etxeoi hala ministroak nola Bordeleko Akademia Errektoretzak.

Hala gutuna nola mezua frantsesez dira.

Irakur ezazu Edouard PHILIPPE lehen ministroak Frantziako auzapez orori igorri digun gutuna

Irakur ezazu Errektoretzak bigarren mailako ikastetxe publikoei nola kontratupeko pribatuei eta akademia zuzendarien pean diren eskola publiko nahiz pribatuei igorri dien mezua.

Info

 https://www.nouvelle-aquitaine.ars.sante.fr/coronavirus-actualite-et-conduite-tenir

https://www.gouvernement.fr/info-coronavirus

https://www.diplomatie.gouv.fr/fr/conseils-aux-voyageurs/conseils-par-pays-destination/

Un numéro vert (0 800 130 000)

 

Navigation de l’article