2020ko apirilaren 29 – 14:00
Etxe-hondakinen bilketa ez da eginen maiatzaren 1ean (ostirala). Maiatzaren 2ra gibelatuko da gure herrian (Barrandegi eta Enperadore eremuetan).
Aldiz, maiatzaren 8an, 21ean eta ekainaren 1ean, bilketak normalki iraganen dira.
XEHETASUN + > https://www.communaute-paysbasque.fr
2020ko apirilaren 28 – 19:00
Maiatza lorearen salmenta arautua : udal erreserbaren boluntarioak laguntzera
Duela egun batzuk, Pirinio Atlantikoetako Prefeturak maiatz lorearen salmentari buruz komunikatu zuen. Aurten, osasun krisia dela eta, oso mugatua izanen da: baimenik gabeko salmenta debekatua da, lore saltzaileek bakarrik banaketaren eta eskaeren hartzearen bitartez saltzen ahalko dute, eta funtsezko produktuen saltegietan saltzen ahalko da ere.
Gizarte segurtasunerako udal erreserbaren boluntarioek zuen maiatz lore eskaerak zuen etxeetara eramatea proposatzen dizuete.
NOLA EGIN?
Coclico Hendaiako lore denda ekimen horretan parte hartzeko prest agertu da. Aski duzue dendara deitzea 05 59 20 14 00 telefonora, eta zuen eskaerak egitea. Eskaerak ostegun arratsalde bukaera arte egin daitezke. Maiatz loreak maiatzaren 1ean 8:00ak eta 12:00ak bitartean banatuko dizkizuete boluntarioek. Horrela, maiatzaren 1eko tradizio bazterrezina mantentzen ahalko da!
2020ko apirilaren 28 – 9:00
Hendaiako Lions club elkarteak 2 tauleta eskaini dizkio zahar etxeari
Pasa den ostiralean, Henri Gayon Hendaiako Lions Club elkartearen lehendakariak bi tauleta eman dizkio Haizpean Zahar Etxeari. Egoiliarrentzat oso baliagarriak izanen dira, konfinamendua hasi denetik antolatutako familien eta gurasoen arteko Skype-n bidezko harremanak errazteko. Ondotik, tauleta horiek animazio batzuetarako eta oroimena akuilatzeko tailerretarako baliabide bikaina izanen dira ere.
Datorren astean, Concha erietxeak du tauleta bat jasoko.
Oro har, Akitaniako Lions Club elkarteak hogei bat tauleta banatu ditu zahar etxeetan, eta Bordeleko Pellegrin ospitaleari 25.000 euroko arnasgailua eta material txikia eman dio.
2020ko apirilaren 24 – 14:00
Ordutegi zabalagoa apirilaren 25eko laborari “drive”-rako
Eskaera kopuru handiagoa dela eta, Udalak laborari “drive”-aren funtzionamendua hobetzen du, ordutegia zabalduz. Zuen saskiak 8:30etik 13:30era eskuratzen ahalko dituzue Laranjondoen aparkalekuan. Ez ahantz gomendaturiko hesi keinuak ateratzeko momentuan!
2020ko apirilaren 23 – 12:00
Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik… beren leihoetan eta sare sozialetan. Gehiago jakiteko
2020ko apirilaren 22 – 15:00
Hondakindegia baldintzapean irekiko da berriz
Hondakindegia apirilaren 23tik, ostegun honetatik goiti irekiko da berriz, behar larria dutenentzat soilik. Nolanahi ere den, aitzinetik izena eman behar da internet bidez, edo telefono bidez internet ez dutenek. Astean behin joan liteke gehienez. Erabiltzaileek osasun hetsialdia ahal beste bete behar dute, halere, eta hondakindegira behar larria badute bakarrik joan litezke. Gehiago jakiteko
2020ko apirilaren 22 – 14:00
Baionako Merkataritza eta Industria Ganbarak enpresa guztientzat sortu krisi batzordea
Martxoaren 16an krisi batzordea sortu zenetik, Merkataritza Ganbarak zenbatu ditu:
- sartutako 300 kontaktu baino gehiago
- ateratako 800 kontaktu baino gehiago
- 260 enpresa baino gehiagorengana.
Krisi batzordearekin harremanetan sartzeko:
- Zure galdera egin ezazu, eta aholkulariek lehenbailehen deituko zaituzte. Formularioa bete
- Beharrez gero, helbide elektroniko hau ere erabil dezakezu:
- Azkenik, +33 (0)5 59 46 59 46 telefonoaren bitartez (gaurko testuinguruan, ordutegi murriztuan: 10:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 16:00etara).
Bistan dena, www.bayonne.cci.fr webgunean, eguneroko beila egiten da ere.
Krisi batzordearen orrira zuzenean sartzeko: https://www.bayonne.cci.fr/Coronavirus-COVID-19/Accueil.html
2020ko apirilaren 18 – 09:00
“Le PIT-PIT DU COLIBRI”: ipuinak linean
Igande goiz honetan, hona ttipientzat goxo-goxo esnatzeko modua: Sophie Mediatekako langileak irakurritako ipuinak! Ekimen zinez ederra!
https://www.youtube.com/channel/UChapm-J5VOH98BmzY3WjMRQ…
2020ko apirilaren 17 – 09:00
Euskal kultura ezagutzeko edo berrezagutzeko
Etxetik balia daitezkeen euskal kultura (ber)ezagutzeko baliabideak: dantza, kantua, marrazkia… Euskal Kultur Erakundeari esker.
2020ko apirilaren 16 – 16:00
Emazteei egin indarkeriak
Tamalez, birusaren hedatzea murrizteko hartu konfinamendu neurriak bikotearen baitako indarkerien biderkatzea faboratzen du. Pirinio Atlantikoetako prefekturak horren kontrako neurriak eta larrialdi edo aditze telefono zenbakiak gogorarazten ditu https://arretonslesviolences.gouv.fr/ webgunean.
Hendaian, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroa hor duzue zuen aditzeko, eta erakunde egokietara bideratzeko, hala nola Segurtasun eta Delinkuentziaren Prebentzio Tokiko Kontseiluaren Batzordeak antolatu dispositiboak. Tel.+33 (0)5 59 48 23 10 – E-posta:
2020ko apirilaren 16 – 14:00
Kirol ekitaldi ezeztatuak
Maiatzaren 11 arte iraunen duen konfinamendua dela eta, elkarte batzuk beren ekitaldiak ezeztatzera behartuak izan dira. Hona hemen Herriko Etxera iritsi direnen zerrenda:
– Pazkoko tenis lehiaketa – Hendaiako Tenis Kluba – Udaberriko oporretan
– Endaikada, Endaika elkarteak antolaturik – Apirilaren 19an
– Seinakako futbol lehiaketa – AVHU – Maiatzaren 1ean
– Bidasoako Itzulia (txirrindularitza) – Maiatzaren 7an
– Raid Txingudi – Hendaiako Herri Kirol Elkargoa – Maiatzaren 9an
– Beteranoen futbol lehiaketa – AVHU – Maiatzaren 30ean
– Frantziako Kostaldeko Sokorri Kopa – Les Corsaires – Maiatzaren 30ean
– Futbol lehiaketa – Hendaitz – Ekainaren 13an
2020ko apirilaren 15 – 14:00
Prefektuaren agindu berria lekualdatze zenbait debekatzeko
“Debekatua da nornahi ibiltzea itsasertzeko hondartzetan, barneko aintziretan, hala nola hiri ingurugunetako parke eta lorebaratze publikoetan, baso eta oihanetan, oinezko eta bizikleta xenderetan, ibai eta kanalen ertzeetan, aisialdi lekuetan eta ibilketa xendera balizatuetan Departamentuaren lurralde osoan maiatzaren 11 arte, COVID 19 birusaren hedatzearen aurkako borrokaren karietara lekualdaketak arautzeko dekretuaz hartu diren gobernu neurriak aplikatuko diren bitartean».64-2020-04-15 Prefet Agindua (pdf - 639,50 KB - nouvelle fenêtre)
Ziburu eta Hendaiaren artean Erlaitzaren bidean (RD912) oinez ibiltzea ere debekatua da 2020ko maiatzaren 11 arte (egun hori barne).
2020ko apirilaren 15 – 12:30
Xede turistikoa duten ostatalekuei publikoa hartzeko debekua
Hoteleko logelak, apartamentu mublatu turistikoak edota sasoiko alokairuzko edozein etxebizitza turistei alokatzea debekatua da 2020ko maiatzaren 11 arte (egun hori barne), Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getaria, Donibane-Lohizune, Ziburu, Urruña eta Hendaiako lurraldean.
Prefekturaren agindua ikusi (pdf - 194,59 KB - nouvelle fenêtre)
2020ko apirilaren 15 – 9:00
Intermarché supermerkatuak Pazkoko txokolateak eskaintzen ditu
Gizarte segurtasunerako udal erreserbako bi boluntariok eginkizun oso berezia ukanen dute: Intermarché supermerkatuak langileei eskainitako txokolateak eramanen dituzte herriko lurraldeko medikuntza- eta gizarte etxeetara: Zahar Etxea, Nid Marin, Concha Berri eta Itsas Ospitalea. Elkartasunezko ekimen eder horrek berotasun pixka bat ematen du, konfinamendu garai hauetan.
2020ko apirilaren 14 – 18:00
ESKAINTZA PEDAGOGIKO INTERESGARRIA, irakasleek pentsatutako baliabide pedagogikoekin. Ama eskola eta lehen mailatik lizeora.
Egutegi berria ezagutu, apirilaren 14tik 17ra.
Eskola aitzinekoen programa france.tv plataforman eta OKOO aplikazioan topatuko dituzue: bit.ly/OkooReplay
Klaseei buruzko xehetasun gehiagorako, Lumni FR plataformara joan zaitezte:
Ama eskola eta lehen maila ➡bit.ly/PrimaireProgramme
Kolegioa ➡ bit.ly/CollegeProgramme
Lizeoa ➡bit.ly/LyceeProgramme
2020ko apirilaren 11 – 16:00
Maskaren egitea: udal erreserbaren boluntarioak mobilizatuak
Gizarte segurtasunerako udal erreserbaren boluntarioak ekimenak biderkatzen ari dira, Koronabirusaren kontrako borroka indartzeko. Badu orain 10 egun haietako hogei batek maskarak egiten dituztela, Grenoble-ko Unibertsitate Ospitale Zentroaren gomendioak segituz. 130 baino gehiago egin dituzte jada. Momentuz, erreserbaren boluntarioek eta udal langile batzuek erabiltzen dituzte oihalezko maskara horiek, beraien eginbeharrek beste pertsonekiko oso kontaktu gutxi eragiten dutenez. Hesi keinuei babes gehigarria ekartzen diete.
Zorionak elkartasunezko ekimen horrengatik.
2020ko apirilaren 10 – 09:00
Txakurrak sokatik eraman behar dira
Bere 99.6. artikuluan, Departamenduko osasun araudiak gogorarazten du txakurrak sokatik eraman behar direla, leku publikoetan edo publikoari irekiak diren lekuetan paseatzen direnean. Krisi garai hauetan, eta higiene zein segurtasun arrazoiengatik, otoi errespeta ezazue arauzko neurri hau.
Bestalde, gogorarazia da txakurraren paseatzea “laburra” eta etxetik hurbil izan behar dela. Txakurra ateratzeko baimenak animaliaren beharrak betetzeko izan behar dela zehazten du.
Azkenik, babes keinuak eta segurtasun distantziak errespetatu behar dituzue, beste pertsonak topatzean.
2020ko apirilaren 09 – 17:00
Prefekturaren komunikatua: karriken eta bide publikoen garbiketak ez du osasunean eragiten.
“Osasun Publikoaren Goi Kontseiluak iritzi oso argi eta arrazoitua eman du apirilaren 4 honetan covid-19 koronabirusaren aurkako borrokabide bezala karriken garbitzeak ukan lezakeen eraginari buruz.
Nazioarteko esperientziak eta zientziazko literatura aztertu ditu eta leku publikoen (bideak eta hiri altzariak) bitartez herritarren kutsatze arriskuari buruzko eta garbikariak eta desinfektatzaileak erabiltzeak ekosisteman eta ingurumenean egin dezakeen kalteei buruzko azterketa egin du.
HCSP goi kontseiluak gogora ekarri nahi du hesi neurriak bete behar direla, bereziki fisikoki tartea uztea eta eskuak garbitzea hiriko altzariak ukituz gero, ez dezagun leku publikoetan SARS-CoV-2 koronabirusa zeharka kutsa.
Biztanlerian psikologikoki duen eraginaz oharturik ere, gomendatzen du ez dadila plantan eman hiri bideak bereziki garbitu edo desinfektatzeko politikarik, zientifikoki ez baita arrazoirik SARS-CoV-2 koronabirusaren transmisioa ekiditeko neurri gisa baliogarri izateko.
Hiri bideak ohi bezala garbitzen jarrai dadin gomendatzen du ere eta hiri altzariak maizago garbitu eta desinfekta daitezela eta horretan ariko diren langileek ohi dituzten babes ekipamenduak balia ditzatela. Azkenik, gomendatzen du ez daitezela, batez ere, lurretik hautsak ufa ditzaketen gailuak erabili, hosto ufatzaileak eta abar».
Gomendio horiek betetzen ditugu Hendaian. Zerbitzu teknikoetako langileek herria ohi bezala garbitzen darraite, bereziki espaloiak, astean bi aldiz.
2020ko apirilaren 09 – 9:00
Helgarritasunerako Ministerio Ordezkaritzak oraingo egoera eta ahalmen urritasunari buruzko oharrak eman ditu
Etxetik atera gabe izateko arauak ahalmen urritasunen bat dutenei egokitzea
Agiriaren eraman beharra ikusmen urritasuna dutenei egokitzea:
Mugitzeko baimena ez dute eraman behar, gainerako jendeek ez bezala, itsu edo ikusmen urriko direnek, baina ahalmen urritasun txartela edo halako ezintasun berezia dutenaren frogagiriren bat behar dute aurkeztu.
Bestalde, etxerako bizitza laguntzaileren batekin bazoaz, hark mugitzeko lan baimena beharko du aurkeztu.
Eliseoak hetsialdi arauak malgutu ditu autismoaren espektroko nahasmenduak dituztenentzat eta jakinarazi du laster agiri berezia emanen duela linean haiei lagun eginez doazenentzat.
Kasu eman, neurri horrek ez baitu agiri berezirik, mugitzeko ohiko agiria behar dute eraman berekin jende horiek ere.
Ahalmen urritasuna eta COVID 19: eskuragarri diren baliabide digitalak
Ahalmen urritasuna dutenen ardura duen Estatu Idazkaritzak linean eman du lurraldeko elkartasun ekimen guztiak biltzen dituen plataforma bat non proposatzen denaren araberako ibilbideak ageri diren ere, elkartasun ekintzaren bat proposatzen bada, edo laguntza behar duen norbait aurkezten bada, edo laguntza emateko prest den norbait eta abar.
Cap’Handéo delakoak Covid 19 koronabirusari buruzko informazio digitalen gunea sortu du etxe laguntzaileentzat, ahalmen urritasuna dutenentzat, adinekoentzat eta haien hurbileko laguntzaileentzat
- Irakurerraz eta ulerterraz moldean (FALC) egin agiri ofiziala eskura dezakete jadanik idazkiak ulertzeko zailtasuna dutenek.
- Ahalmen urritasuna dutenen ardura duen Estatu Idazkaritzak aholkuak eta baliabideak eskaintzen ditu autismoa dutenak laguntzeko hetsialdiaren egunerokoan
- Santé publique France erakundeak bere webgunearen atal helgarrian koronabirusari buruzko informazioak eman ditu
- Ciné ma Différence delakoak, berriz, egungo egoera kudeatzen laguntzeko baliabideak proposatzen dizkie ahalmen urritasunen bat dutenei eta pertsona ahulenei
- Ciné ma Différence delako horrek kultura mundu guztiaren esku jartzen du, hetsialdian izanik ere.
2020ko apirilaren 08 – 18:00
Hirigintza eta lurzoru eskubideen bideratzea: udal zerbitzuak antolatzen ari
Egun bizi dugun ezohiko egoerak Estatua ezohiko neurriak hartzera behartu du eta Herriko Etxeak bete behar ukan ditu. Udal zerbitzuak hirigintzako eta lurzoru eskubideen instrukzioko gaietan dituen egitekoak egiten jarraitzeko egokitu dira.
Xedea garai honetan ahal beste dosier lantzea da, Herriak dituen baliabideen arabera (behar diren kanporako oharrak barne). Nolanahi ere den, garai arruntean ematen den zerbitzuaren bestelako zerbitzua da oraingoa.
Nola lantzen dira dosierrak?
-
Dosierrak 2020ko martxoaren 12a baino lehen osorik aurkeztu direnei baimenak ematen (aldekoak nola aurkakoak) saiatuko dira zerbitzuak.
-
Dosierrak martxoaren 12aren ondoren osatu dutenei, jadanik konparaezin diren epeekin baina zerbitzuek emanen diete horien berri.
-
Dosierra aurkeztu nahi dutenei igurika dezatela eskatzen diegu. Bideratze epeak eten dira.
-
Herriko Etxera hetsialdiaren haste dataren ondoren, hau da, martxoaren 177ko eguerdiaren ondoren, heldu diren besterentzako asmoaren adierazpideei dagokienean (BAA-DIA), zerbitzuak haien erregistroa bere kargu hartzeko aukera aztertzen ari dira, betiere jakinik Euskal Hirigune Elkargoa (EHE) ez dela dosierrik bideratzen ari. Lehentasunez erosteko eskubideari dagokionean, EHEak gutun bat igorri zion notarioen sindikatu ganberari 2020ko apirilaren lehenean, Herrien esku utziz zerbitzuaren jarraipena (BAA-DIA erregistroak).
Covid 19 epidemiari buru egiteko larrialdi legean oin hartuz 2020ko martxoaren 26ko JORF aldizkari ofizialean argitaratu 2020ko martxoaren 25eko aginduaren (2020-290 legea, 2020ko martxoaren 23ko JORF aldizkari ofiziala) laburpena.
Agindu horrek eteten ditu administrazio agintaritzei aurkeztu eskariei dagozkien epeak, 2020ko martxoaren 12tik osasun larrialdi egoera bukatu eta hilabete arte, bereziki inplizituki onarpena dakartzatenei, bai eta eskari horiek bideratzeko epeak ere.
Neurri horiek honako hauek ukitzen dituzte bereziki: lanen adierazpena, eraikitze baimena, antolatze baimena… hirigintza agiriak eta BAA-DIA adierazpenak, baimenen aurkako barkamen helegite eta auzi helegiteen epeak, kontrolen epeak, iragarpenen epeak…
2020ko apirilaren 8a – 12:00
Osasun laguntzako baliabideak helgarri hetsialdiaren bitartean
Urrunetiko laguntza baliabideak (buruko osasuna, gurasotasuna, indarkeria, kontrazepzioa, ahalmen urritasuna, adikzioa, eritasun kronikoak, eritasun kutsudunak…) helgarri dira beti eta aditze eta sostengatze lanean ari dira hetsialdi honetan ere. Zerrendatze hori Santé publique France erakundeak egin du.
Zerrenda ikus (pdf - 171,35 KB - nouvelle fenêtre)
Informazioa Koronabirus Covid-19
Buru osasuna
Osasun profesionalentzako baliabideak
Plateforme téléphonique SPS: 0805 23 23 36, egunero, 24h/24 – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea, sostengua, lagunketa eta orientabidea soldatapeko artatzaileei, liberalei, ikasleei eta haien ingurukoei – http://www.asso-sps.fr/plateforme.html
Entraide ordinale: 0800 288 038, egunero, 24h/24 – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea eta laguntza artatzaile orori, medikuei eta medikugaiei – www.conseil-national.medecin.fr/publications/actualites/numero-vert-lentraide-ordinalee
Haur eta gazteak - Gurasotasuna
Allo enfance maltraitée: 119, egunero, 24h/24 – Deia eta zerbitzua urririk.
Aditzea, laguntza, informazioa eta orientabidea haurren tratu txarren egoerak bizi dituztenei – www.allo119.gouv.fr/
Stop maltraitance: 0800 05 1234, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea, laguntza, informazioa eta orientabidea haurren tratu txarren egoerak bizi dituztenei – www.enfance-et-partage.org/la-maltraitance/stop-maltraitance/
Allo parents bébé: 0800 00 3456, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea eta sostengua guraso gisa aritzeko bai eta psikologikoa ere, eta orientabidea 0-3 urte arteko haurren gurasoei – www.enfance-et-partage.org/la-prevention/allo-parents-bebe/
Allo Parlons d’enfants : 02 99 55 22 22. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 17:00etara – Gainkosturik gabeko deia. Gizartean eta familian zailtasunak dituzten haur eta gazteen eta haien gurasoen lagunketa – http://www.parlonsdenfants.fr/
Allo Ecoute Parents: 06 01 18 40 36, astelehenetik larunbatera, 14:00etatik 17:00etara – Sakelako telefonoko dei baten kostua. Aditzea, laguntza eta sostengua guraso gisa aritzeko www.alloecouteparents.org/actualite/allo-ecoute-parents-reste-ouvert/
Net aditzea: 0800 200 000, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara, Larunbatetan, 9:00etatik 18:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea, informazioa, aholkuak eta orientabidea Interneten erabilerarekin arazoak dituzten haur eta gazteei – www.netecoute.fr/
Fil santé jeunes: Foroaren mantentzea eta galdera-arrapostuak linean. Harrera, aditzea, informazioa eta orientabidea 12-25 urte arteko gazteei – «Aide en Santé» labelduna http://www.filsantejeunes.com/
Enfants disparus: 116 000, egunero, 24h/24 – Deia eta zerbitzua urririk. Harrera, aditzea eta sostengua desagertu diren haurren gurasoei: http://www.116000enfantsdisparus.fr
Emakumeei egin indarkeriak - Gurasotasuna
Violences femmes info: 3919, astelehenetik larunbatera, 9etatik 19etara – Deia eta zerbitzua urririk. Indarkeria jasan duten emakumeen, haien ingurukoen eta gaia dagokien profesionalen harrera, aditzea, informazioa eta orientabidea – http://www.solidaritefemmes.org/appeler-le-3919
SOS Viols Femmes Informations: 0800 05 95 95, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 19:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Bortxaketa edo sexu erasoa jasan duten emakumeen, haien ingurukoen eta gaia dagokien profesionalen aditzea, sostengua, informazioa, lagunketa, laguntza eta orientabide egokitua. www.cfcv.asso.fr/
Sexualitatea, kontrazepzioa
Sexualité, contraception, IVG: 08 00 08 11 11, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 14:00etatik 18:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea, informazioa eta aholkua nahitarako abortatzeari buruzko galderak dituen ororentzat www.ivg.gouv.fr
Ligne Azur: 01 41 83 42 81, egunero, 8:00etatik 21:00etara – Tokiko komunikazio baten kostua. Aditzea, sostengua, informazioa eta orientabidea bere sexu joerari buruz galderak dituen ororentzat eta haren hurbilekoentzat – «Aide en Santé» labelduna – www.ligneazur.org/
Adikzioak
Alcool info service: 0 980 980 930, egunero, 8:00etatik 2:00etara – Gainkosturik gabeko deia. Informazioa, sostengua, aholkua eta orientabidea alkoholarekin azaroak dituztenentzat eta haien hurbilekoentzat – «Aide en Santé» labelduna – www.alcool-info-service.fr
Drogues info service: 0 800 23 13 13, egunero, 8:00etatik 2:00etara – Deia eta zerbitzua urririk drogen kontsumoarekin arazoak dituztenentzat eta haien hurbilekoentzat – «Aide en Santé» labelduna – http://www.drogues-info-service.fr/
Ecoute cannabis: 0 980 980 940, egunero, 8:00etatik 2:00etara – Gainkosturik gabeko deia. Informazioa, sostengua, aholkua eta orientabidea kanabisaren kontsumoarekin arazoak dituztenentzat eta haien hurbilekoentzat – «Aide en Santé» labelduna – http://www.drogues-info-service.fr/
Joueurs info service: 09 74 75 13 13, egunero, 8:00etatik 2:00etara – Gainkosturik gabeko deia. Informazioa, sostengua, aholkua eta orientabidea jokoarekin arazoak dituztenentzat eta haien hurbilekoentzat – «Aide en Santé» labelduna – http://www.joueurs-info-service.fr/
Tabac info service: 3989, astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 18:00etara – Tokiko komunikazio baten kostua. Tabakoa uzteko informazioa, aholkua eta laguntza. Internet bidezko aholkularitza zerbitzua – «Aide en Santé» labelduna – www.tabac-info-service.fr/
Ahalmen urritasuna
Autisme info service: 0800 71 40 40, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Aditzea, informazioa eta orientabidea autismoa dutenentzat eta haien hurbilekoentzat www.autismeinfoservice.fr/
Surdi info: 06 13 70 49 77 (telefonoa eta SMS), astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara – Sakelako telefonozko komunikazio baten kostua. Informazioa eta orientabidea gorrentzat eta entzumen urrikoentzat, haien ingurukoentzat eta laguntzen dituzten profesionalentzat – http://www.surdi.info/
SOS Surdus: egunero, 10:00etatik 23:00etara, Skype bidez: sos.surdus (webkam + txat + bideo) – MP Facebook: SOS Surdus (webkam + txat + bideo). E-helbidea:
3977: 3977. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara – Zerbitzua urririk, dei baten kostua. Harrera, aditzea eta informazioa adinekoei edo ahalmen urrikoei egin tratu txarren lekuko direnentzat eta tratu txar horien biktima direnentzat – https://3977.fr/codiv-19-3977-poursuit-activite/
Eritasun kronikoak
Asthme et allergies: 0 800 19 20 21. Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 18:00etara, ostiraletan, 9:00etatik 12:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Informazioa, orientabidea eta sostengua asma eta alergiak jasaten dituztenentzat eta haien ingurukoentzat – «Aide en Santé» labelduna – https://www.asthme-allergies.org/
Cancer info: 0 805 123 124. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:00etara, larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Informazioa, aholkua eta sostengua (medikuntzazkoa, praktikoa edo gizarte ekintzakoa) eriei eta haien hurbilekoei.
https://www.e-cancer.fr/Actualites-et-evenements/Actualites/Coronavirus-COVID-19-Comment-trouver-%20de-l-information-pour-les-patients-atteints-de-cancer-et-pour-les-professionnels-de-sante-sur-le-site-e-cancer.fr/
Maladies rares info service: 01 56 53 81 36. Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 9:00-13:00 / 14:00-18:00 – astearteetan: 9:00-12:00etara /14:00-18:00, ostiraletan: 9:00-13:00 / 14:00-17:00 – Tokiko komunikazio baten kostua. Aditzea, informazioa, sostengua, aholkua eta orientabidea eritasun bakanak jasaten dituztenentzat eta haien ingurukoentzat. http://www.maladiesraresinfo.org/
Allo Alzheimer: 0800 97 20 97, 8:00etatik 17:00etara – 0970 81 88 06, 20:00etatik 22:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Informazioa, sostengu psikologikoa eta lagunketa ingurukoentzat. www.francealzheimer.org/contactez-votre-association-locale/
Eritasun kutsudunak
Hépatites info service: 0 800 845 800, egunero, 8:00etatik 21:00etara – Deia eta zerbitzua urririk Hepatitisaren gaineko informazioa, prebentzioa, orientabidea eta sostengua gaitzak joak direnentzat eta haien ingurukoentzat – «Aide en Santé» labelduna – www.hepatites-info-service.org/
Sida info service: 0 800 840 800, egunero, 24h/24 – Deia eta zerbitzua urririk. Informazioa, sostengua, orientabidea, prebentzioa GIB/Hiesari buruz eta sexu bidez kutsatzen diren eritasunei buruz, gaitz horiek jorik direnentzat eta haien ingurukoentzat – «Aide en Santé» labelduna – http://www.sida-info-service.org/
Sida Info plus: Hemen hitzordua hartuz: 0 800 840 800, egunero, 8:00etatik 23:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Bakarka laguntzea seropositibo direnak – «Aide en Santé» labelduna – www.sidainfoplus.fr/
Indarkeriak
France Victimes: 116 006, egunero, 9:00etatik 19:00etara – Deia eta zerbitzua urririk. Harrera, aditzea, sostengua, lagunketa eta orientabidea indarkeria fisiko, sexuzko edo psikologikoaren biktimei, bide istripuen biktimei, lapurreten biktimei… www.france-victimes.fr/
2020ko apirilaren 07 – 17:00
Frantzia metropolitanora sartzeko salbuespeneko nazioarteko joan-etorria egiteko frogagiria
Bihar, apirilaren 8tik goiti, mugaldeko langileek frogagiri eredu berria eduki beharko dute. Kasu, dokumentu egokia ukanen ez duten mugaldeko langile espainiarrek ez dira onartuko, eta ez dira Frantziako lurraldera sartzen ahalko. Frogagiria deskargatu (pdf - 97,13 KB - nouvelle fenêtre)
2020ko apirilaren 06 – 18:00
Salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiriaren bertsio digitala Barne Ministerioaren webgunean eskura daiteke apirilaren 6tik.
Salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiriaren bertsio digital horrek oraindik balio duen paperezkoa osatzen du.
Barne Ministerioak “zerbitzu hau ez dela datu pertsonalen tratamendu bat” oroitarazten du. “Paperezko frogagiri dispositiboaren kopia fidela da: sartutako datuak ez zaizkie inondik ere Gobernuaren zerbitzariei helarazten”.
2020ko apirilaren 06 – 09:30
Xede turistikoa duten ostatalekuei publikoa hartzeko debekua
Hoteleko logelak, apartamentu mublatu turistikoak edota sasoiko alokairuzko edozein etxebizitza turistei alokatzea debekatua da 2020ko apirilaren 15a arte, Baiona, Angelu, Biarritz, Bidarte, Getaria, Donibane-Lohizune, Ziburu, Urruña eta Hendaiako lurraldean.
Prefekturaren agindua ikusi (pdf - 194,59 KB - nouvelle fenêtre)
2020ko apirilaren 06 – 09:00
Postetxearen irekitzea
Jaizkibel karrika, 14 kokaturiko hiri-barneko POSTETXEA berriz irekiko da apirilaren 6, 7 eta 8an, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:00etara. Horrela, laguntza sozialak onuradunei ordaintzen ahalko zaizkie.
2020ko apirilaren 03 – 8:00
Itsas etorbideko joan-etorriei buruzko xehetasunak
Apirilaren 1ean iragan zen Ipar Euskal Herriko auzapezen eta Suprefetaren arteko telefonozko hitzaldiaren ondotik, Hendaiako Itsas etorbidea sartzen da “ohiko pasealekuak” debekatzen dituen oinezko joan-etorriei buruzko prefekturaren aginduan. Horren ondorioz, debekatua da oinez edo bizikletaz paseatzea Itsas etorbidea, agindu berria jaso arte. Bakarrik etxeen aldeko espaloiak erabil daitezke.
2020ko apirilaren 02 – 19:00
Aterberik gabeko jendeentzako harlekua intzuran irekia
Hamabost egunetik hona, Herriko Etxea, GEUZa, Gurutze Gorria eta Txoko elkartea lanean ari ziren aterperik gabeko jendeentzako harleku bat irekitzeko, gobernuak eman dituen ez ateratzeko arauak betetzeko.
Harleku hori jadanik zabalik da egunetik goiti, apirilaren 2tik goiti, Intzura auzoan, Gurutze Gorriaren lokaletik hurbil dauden Herriaren lokaletan.
Karitatezko bi elkarte horiek eguneroko kudeaketa egiteko eskaini dira, segurtasun zibileko herriko erreserbaren hirurogei bat bolondresek lagundurik eta udal langileek lokalak garbitzen dituztelarik.
Zeharkako lan handia egiten ari dira eragile guztiak. Herriaren zerbitzu teknikoek antolatu zentroak 15 pertsona har ditzake eta ostatu eta janaria eman atera gabe egon behar izanen den aldiak iraun bitartean. Zentroak Santa Anan geratu diren aterperik gabeko jendeei ere ematen die egunean apairu bat (lekuan gera daitezen Prefekturak agindu baitu).
Lekuak betetzen ditu kudeaketa, zaintza eta segurtasun baldintzak
Suprefetak eta gizarte kohesioaren departamentu zuzendaria bertara etorri ziren iragan ostiralean eta haiek eman duten baimenaz gain, urririkako laguntzaile guztien osasun segurtamen neurriak hartzen direla bermatu behar izan da ere. Hala egin ere da. Halatan, bada, egunero, hamabost bat bolondres aldizkatuko dira egun osoan zehar. Bi bolondres, bat herriko erreserbakoa eta bestea Gurutze Gorrikoa, bai eta zaintza konpainia bat, arituko dira gauean.
Antolakuntza hori guztia emaitza anitzi esker ere egin ahal izan da: SNCF (gauetako eta apairuetako 500 kit), Décathlon Irun (oihal-etxolak), GEUZ (izarak eta estalkiak), Intermarché, la Banque Populaire, eskola pribatuak, Atherbéa, jatetxeak eta norbanako anitz…
Gurutze Gorriak, Txoko elkarteak eta Herriko Etxeak bolondres guztiei egin duten engaiamendua eskertu nahi diete bihotz-bihotzetik.
HONELA ERRAN DUTE
“Ditugun sineste sendoei jarraiki engaiatu gara umilki-umilki ekintza honetan, elikagaien laguntzaren bidez kudeatzen ditugun 250 pertsonentzako zerbitzuaz gain. Txoko elkartearekin eta Herriko Etxearekin daramagun lankidetza sendoa da, momentuz, nolabait ere, ezezagunaren bidean bagoaz ere” Isabelle Marié, Gurutze Gorriaren lehendakaria
“Ez dugu zalantzarik ukan. Ezinbestekoa zen, hil ala bizikoa ere bai, halako ekintza batean parte hartzea. Jende behartsu horien eguneko harreran ohituratuak gara. Ia jende horiek guztiak ezagutzen ditugu. Halarik ere, egungo hau ez da goizeko harrera bakarrik, ezbada egun osoan zehar atera gabe dagoen talde baten kudeatzea osasun testuinguru gaitz batean” Jean Larraga, Txoko elkartearen lehendakarietarik
“Herriko Etxeak berehala ulertu du jende behartsu orori eman behar zitzaiola atera gabe egon beharreko aldi guztian aterpea. Oso denbora laburrean atzeman dugu horretarako leku egokia. Karitatezko elkarteek, udal langileek, bolondresek laster-laster erantzun dute eskuzabal. Elkartasun hori zaigu hendaiarron indarra”. Frédéric Tranché, segurtasunaren ardura duen auzapezordea.
2020ko apirilaren 01 – 9:00
Luzatu egiten da berriz ere osasun krisia kudeatzeko baitezpadakoak diren langileen zerrenda
Pirinio Atlantikoetako Gizarte Kohesiorako Departamentu Zuzendaritzak honako zehaztapen hauek eman ditu lehentasunezko lanetan diren gurasoen haurren harrerari buruz.
Martxoaren 31z geroztik, honako hauek ere barnean dira:
– osasun-etxe publiko nola pribatuetako langileak
– adinekoentzako eta ezintasun bereziren bat dutenentzako etxe mediko-sozialetan ari diren langileak
– herrietako osasun profesionalak eta mediku-sozialeko profesionalak: medikuak, erizainak, botikariak, emaginak, erizain laguntzaileak, osasun garraiolariak, biologoak, adinekoen eta ezintasun bereziren bat dutenen bizitza laguntzaileak…
– Epidemiaren kudeaketaz arduratzen diren eskualdeetako osasun agentzietako (ARS) eta prefekturetako langileak eta krisia kudeatzeko nazio taldean lanean ari direnak.
– jendarmeak, nazio poliziaren langileak, suhiltzaile profesionalak, krisia kudeatzeko beharrezkoak diren prefekturetako langileak.
– haurrentzako gizarte laguntzako egitekoak dituzten departamentu kontseiluetako eta politika horretan aritzen diren elkarte eta erakunde publikoetako langileak.
Departamentu kontseiluetako haurrentzako gizarte laguntzako zerbitzuei (ASE) eta ama-haurren babeserako zerbitzuei (PMI) dagokienean, bai eta haurtzaindegi edo haurrentzako gizarte laguntzako etxeei (MECS) dagokienean, ingurune irekiko heziketa laguntzako zerbitzuei (AEMO) dagokienean eta prebentzio espezialduko zerbitzuei dagokienean, baliabidea zabaltzen zaie baita gizarte langileei, gizarte eta familia eskuhartze teknikariei (TISF), medikuei, haur erizainei, emaginei eta psikologoei ere.
Zerrenda hori egoeraren bilakaeraren arabera berrikus liteke.