Konpostatzea: zuri da!

Martxoaren 29tik heldu den apirilaren 13 bitartean, Bil Ta Garbi Sindikatuak, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Bearnoko Gaveetako Herri Elkargoarekin elkarlanean, auzoko edo eraikinen behereko talde konpostaketaren sustatzeko kanpaina bati ekin diote.

Konpostatzea, banaka edo taldeka, aterabide onena zaigu biohondakinen kudeaketa iraunkor eta zentzuzkoa egiteko. Hurbileko kudeaketa horrek lurraldearen ekologia trantsizioaren jokagaiei erantzuten die.

Biztanle bakoitzari sailkapen berria egin dezan proposatzen diogu, biohondakinak lurrustel bilakatu eta, horrela, bere etxeko zaborren zakuaren pisua arinduz!

Egun, janari utzikinek, zurikinek eta sukaldeko beste hondakinek zabor zaku beltzaren % 26a osatzen dute oraindik ere gure lurraldean, hau da urtean 70 kg biztanle bakoitzeko, eta horiek, lurrustel bihurtuz, bertan eman litezke balioan.

Bil Ta Garbi Sindikatuak talde konpostaketa gune bat ezagutzera gonbidatzen zaitu

Sindikatuaren hiru konpostatzaileek aurkezten dizkiete auzoko eta eraikin behereko konpostaketaren printzipioak lurraldeko biztanleei. Guneetako erreferenteek lagundurik etorriko dira; auzoan edo eraikinean bizi diren auzotarrak dira horiek eta konpostagailuen kudeaketa ona bermatzeko bolondres aurkeztu dira. Duten zeregina eta engaiamendu maila azalduko dituzte.

Hendaian, hitzordua
martxoaren 31 astelehenean, 18:00tik 19:30era
La Pommeraie etxe multzoan, baserrien karrika 11n,

Bizileku mota bakoitzari Kolektibitateak aterabide bat eskaintzen dio

Egun, hirian bizi nola baserrialdean bizi, etxe batean nola apartamentu batean, bada nola biohondakinak konpostatu eta lurrustela egin eta gai organikoak lurrera berriz ekarri.

Baratzedun banakako etxe batean bizi bazara

Plastiko birziklatukozko banakako konpostagailua eta biosuila emanen dizkizugu urririk. Horien eskuratzeko, bi bide dituzu:

Web bidea, laster eta eraginkorra

www.biltagarbi.fr webgunera jo ezazu, norbanakoen konpostaketarako lineako erreserba plataformara. Hiru tutorial bideo ikusi eta zenbait galderari erantzun ondoren, egina duzu: zure konpostagailua erreserba dezakezu eta zure etxe ondoan den jasotze puntura haren hartzera joan zaitezke.

Bilkura publikoaren bidea, lasai aritzeko

Biltagarbi.fr webgunean, gure konpostatzaile gidariek proposatzen dituzten topaketetako baterako izena eman ezazu, programaturik diren data eta lekuetako batean, konpostatzaile gidari horien aholkuak eta zure galderetarako erantzunak jasotzeko. Handik zenbait egunetara, konpostatzaile txartela jasoko duzu.

Balkoia edota terrazaren bat duen apartamentu batean bizi bazara

Zizare-konpostagailua emanen dizugu urririk, orenbete inguruko informazio bilkura baten ondoren. Sindikatuaren konpostatzaile gidariek azalduko dizute nola behar duzun jokatu. Handik zenbait egunetara, zizareak jasoko dituzu posta bidez. Hortxe duzu! Proposaturik diren formakuntza saioetarako datak eta lekuak ezagutu eta horietan parte hartzeko izena emateko, zoaz www.biltagarbi.fr  webgunera.

Etxe multzo batean bizi bazara, berdegunerekin edo gabe

Zure bidea «talde konpostaketa!» da. Eta zure eraikinaren beherean egin dezakezu, baratze bat badu, edo zure auzoan*. Hor ez zara jokatzen ari den bakarra. Zure auzokoak eta kolektibitatea dituzu partzuer! Sindikatuaren konpostatzaile gidariek eta zure herriak lagunduko zaituzte teknikoki eta hornituko zaituzte. Bizitza errazteko egina da dena. Aipa dezagun bolondres diren pertsona engaiatuak behar direla konpostagailuaren kudeaketa denboran luza dadin!

Gehiago jakin eta konpostatzaile gidariekin harremanetan jartzeko: 

* Auzo konpostagailua berdegunerik ez dutenentzat da

Navigation de l’article