Azken eguneraketa: 2019/11
Konfidentzialtasun politika horrek Hendaiako Herriak kudeatu webgune honen erabilera babesten du. Gure zerbitzuen harira bildu norbanakoen datuen bilketa, kudeaketa, tratamendua eta metaketa arautzeko modua azaltzen du. «Norbanakoen datuak» erratean norbanako fisiko identifikatu baten edo identifika litekeen baten gaineko informazioak dira.
Hendaiako Herriko Etxea datu horiek dagozkien lege eta arauak betez tratatzera engaiatzen da, bereziki 1978ko urtarrilaren 6ko 78-17 Legea, Informatikari, Fitxategiei eta Askatasunei buruzkoa (“Informatika eta Askatasun Legea”), bai eta Europar Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Araua (UE), pertsona fisikoak norberari bereziki loturik diren datuen tratatzean babesteari buruzkoa eta datu horien libreki ibiltzeari buruzkoa («RGPD»).
TRATAMENDUAREN ERANTZULEA
Hemen aipatzen diren norbanakoen datuen tratamenduaren erantzulea Hendaiako HerrikovEtxea da, egoitza Errepublika plazan duena – 60150 PK, 64701 Hendaia Cedex.
Zure datuen tratamenduari loturiko zeinahi galderatarako, Hendaiako Herriko Etxearekin jar zaitez harremanetan e-helbidera edo posta arruntaz Hendaiako Herriko Etxea, Errepublika plaza – 60150 P, 64701 Hendaia Cedex helbidera idatziz.
NORBANAKOEN ZEIN DATU BILTZEN DITUGU WEBGUNEAN ETA ZERGATIK?
AUTOMATIKOKI BILDU DATUAK
Gure gune eta aplikazioetara egin bisita bakoitzean, zure konexioari eta zure nabigazioari buruzko datuak biltzen ditugu. Datu horiek biltzeko hainbat teknologia balia ditzakegu, nagusiki cookieak.
Cookieak erabiltzen ditugu, batez ere zure nabigazioa zuri egokitzeko, gure webgunearen erabilerari buruzko estatistiketarako eta kanpoko zerbitzuen funtzionamendurako.
Gehiago jakiteko, honako idatz-zati hau ikus ezazu: «Cookien politika».
HELBURUAK
Hendaiako Herriko Etxeak biltzen dituen norbanakoen datuak gure egitekoetan zaizkigu beharrezko, bai eta bidezko diren gure interes zenbaitetarako ere, eta betiere erabiltzailearen eskubideak zainduz tratatzen ditugu. Datu zenbait erabiltzailearen baimena jasoz gero trata litezke ere.
Hendaiako Herriko Etxeak honako helburu hauekin tratatzen ditu norbanakoen datuak:
- Nabigazioa erabiltzaileari egokitu eta nabigazioa hobetzeko;
- Webgunearen nabigazio estatistiken eta erabiltze mailaren jarraipenerako.
DATUEN HARTZAILEAK
Datu tekniko zenbait, bereziki zure IP helbidea, hirugarren zerbitzuei igor dakizkieke, gure webgunearen erabileraren azterketa estatistikoa egin diezaguten.
ZURE DATUEN TRANSMISIOA
Estatistiken jarraipena egiterakoan, Google LLC konpainiaren Google Analytics zerbitzua baliatzen dugu. Google LLC datuen babeserako EU-amerikar erredolaren pean da (Privacy Shield) zerbitzu hori, eta horretan Google datuen babes nahikoa bermatzera engaiatzen da.
Cookieak eta zure nabigazio datuen azterketa estatistikoa errefusa ditzakezu:
- Cookien parametratzeko gure interfazearen bidez
- Google konpainiak eskaintzen duen Google Analytics desaktibatzeko moduluaren bidez (https://tools.google.com/dlpage/gaoptout)
Google konpainiak biltzen dituen zure datu analitikoen kudeaketari buruz gehiago jakiteko haien konfidentzialtasun politikara jo ezazu:
- https://support.google.com/analytics/answer/6004245?hl=fr
- https://policies.google.com/privacy?hl=fr#infocollect
DATUEN ATXIKITZE DENBORA
Zure datuak bilketaren xede diren eragiketetarako behar ditugun bitartean atxikiko ditugu, betiere indarrean den legeria betez:
- Gehienez 13 hilabetez zure ordenagailuan jaregin cookien kasuan.
ZURE ESKUBIDEAK
Zure datuetara jotzeko eskubidea duzu, bai eta datu horiek zuzendu edota ezabatzeko. Tratamendua mugatzeko eskubidea duzu ere, bai eta eramangarritasun eskubidea eta aurka egiteko eskubidea.
Asetzen ez zaituen erantzuna jasoz gero, Informatika eta Askatasunen Nazio mailako Batzordeari (CNIL) egin diezaiokezu erreklamazioa. Zure eskubideak baliatzeko, eskaria honako helbide hauetako batera idatz iezaguzu: edo posta arruntaz: Hendaiako Herriko Etxea, Errepublika plaza – 60150 PK, 64701 Hendaia Cedex.