Hendaiako Eskolarteko 9. Euskal Kantu Txapelketa irailaren 15ean (osteguna) abiatu da, Lizardiko lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin.
Eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Lizardiko eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 13 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek elkarrekin bazkaldu dute, Itziar Aizpuru Euskara hautetsi arduraduna, eskolaldi inguruko animatzaileak eta Elsa Spizzichino Euskara teknikaria hor zirelarik. Azpimarra dezagun Lizardiko eskolaldi inguruko harreraren zuzendaria den Isabelle Marié proiektuaren partaidea den Gurutze Gorriaren lehendakaria dela ere.
Aurten ere, Hendaiako lehen mailako eskoletako haur anitzek parte hartuko dute txapelketa horretan; proiektu hau normalean bi urtetan behin antolatua da, hiru helbururekin:
- gero eta gehiago galtzen ari diren euskal kantu tradizionalen ikaskuntza haurrengan bultzatzea ;
- euskaraz molde ludiko batez aritzea;
- euskara ekintza humanitario bati lotzea, aurten Hendaiako Gurutze Gorriaren bidez. Elkarteko kideak eskoletan pasatuko dira, haien laguntza lanaren aurkezteko.
Aurkezpen-kontzertua 2022ko abenduaren 4an (igandea) iraganen da, 16:30ean, Daniel Ugarte pilotalekuan. Anartean, haurrek kantuak ikasiko dituzte, Hendaiako Mattin Sorzabalbere eta Urbil Artola musikarien eta eskolaldi inguruko animatzaileen laguntzarekin. Elsa Spizzichino euskara teknikariak lagunduko du arlo linguistikoan eta proiektuaren koordinaketan Hezkuntza eta Haurtzaroa zerbitzuarekin.
Data zuen agendetan apunta ezazue dagoeneko, gure talentu gazteak entzutera joateko, batez ere gurasoak bazarete eta zuen haurrek parte hartzeko izena eman badute!