Kantaldia: Anje Duhalde

2019ko martxoaren 7an

2019ko martxoaren 7an (ostirala), 20:30ean, ez galdu Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen karietara antolatua den Anje Duhalderen kantaldia, Hendaiako Variétés zine-antzokian!

Kantaldi horretan, Anje DUHALDE hirukote akustikoan (saxofoia, gitarra akustikoak eta mandolina) entzuteko parada izanen duzue, eta ez ohiko kantu sorta eskainiko du negu honetako atarian.

Azpimarratu nahi dugu ere, Hendaian eskainiko digun kontzertuan, duela gutxi utzi gintuen Manex Pagola agurtuko duela, bere errepertorioko hiru kantu emanez.

Ongi etorriak zarete hurbileko gurekin une goxo baten iragaitera.

Erreserbak – Prezioak

Txartelak:

  • emanaldia baino aste bat lehenago izanen dira salgai Mendi Zolan kulturgunean
  • Variétés antzokian bertan, kantaldiaren egunean (45 minutu lehenago irekiko da)

Prezioak:

  • Prezio osoa: 12€
  • Prezio murriztua: 6€ (Abantaila Txarteldunak, ikasleak, langabetuak eta minimo sozialak kobratzen dituztenak, GPVH-eko kideak eta ikuskizunetako intermitenteak)
  • 8 urtetik beherakoentzat: 4€

Hendaia Euskaraz-en programa osoa www.hendaia.eus web gunean kontsulta ezazue.

Navigation de l’article