“Topaketa Alaiak”, Joko eta Jostailuen lehen azoka iraganen da heldu den azaroaren 21-ean Gaztelu Aretoan.
Ameslari ttipi eta handien zorionerako
Hiri-barnearen animazio eta dinamizatze politikaren baitan, Hendaiako hiriak lehen Joko eta Jostailuen azoka antolatzen du. Familia eta lagun giroko ekitaldi horrek irudimenezko mundu alai baten ezagutzeko parada emanen du.
Jokozale guzientzat, huts egin behar ez den hitzordua…
Topaketa horren irudikatzeko, Hendaiako Bestak eta Ekitaldiak zerbitzuak Samuel Stento artistari dei egin dio. Gaztelu aretoa bere joko paregabe eta neurrigabeekin beteko du, hala nola Pandagongak, Tranpolin Dordokak, Eskusoinu Hipopotamoak eta beste hainbeste…
Beste eragile, partaide eta hiriko zerbitzuek parte hartuko dute ere bai, hala nola :
- Udal ludoteka elebiduna
- Denentzat Gizarte Zentroa
- Haurtzaroaren Etxea
- Udal mediateka
- Lyme Euskadi elkartea
- Herriaren kirol zerbitzua
- OKOPIX kolektiboa
- Yeast GAME kolektiboa
Animazio anitzeko eguna
Hainbat tailer eta animazio iraganen dira ere bai :
- Musikoterapia, 14:00etatik 17:00etara
- Animatzailea: Cécile Garcia.
- Hatz jokoak, keinu kantuak, tresnen erabiltzea…
- Tresneria: gitarra, ukulelea, pianoa (plegagarria) balafonoa, kalimba, koshia, perkutsioak…
- Saioa oren laurdenetik behin (gurasoak/haurrak):
- 14:00etatik 15:00etara (7 urtetik goiti)
- 15:00etatik 16:00etara (3-6 urte artekoentzat)
- 16:00etatik 16:30era (0-18 hilabete artekoentzat)
- 16:30etik 17:00etara (18 hilabetetatik 3 urte artekoentzat)
- «Les petites voix» (Ahots ttipiak)
- Animatzailea: Co-Lithai
- Nola istorio bat konta off-eko bozaz
- Musika zerrak: Animatzailea: Guy l’Amour
- Jostailu zaharren erakusketa
- Animatzailea: Euskal évasion
- Biradera organoaren ibilaldia
- Animatzaileak: Cathy eta Guy l’amour
- Etxaldea ibilaldian, GEUZak proposaturik
10:00etatik 18:00etara Gaztelu Aretoan. Sartzea dohainik.
Osasun baimena derrigorrezkoa 12 urtetik goitik. Hesi keinuak errespetatu.