Jendeen eskura emanen da, 2022ko abuztuaren 29tik 2022ko irailaren 16 bitartean, biak barne, Hendaia herriko Abadiatik Asporotsttipirainoko sektoreko itsas hegiko xenderaren zatiak birkoka eta segurtatzerako antolatze baimenaren eskariaren dosierra.
Proiektuaren arduraduna Itsas Hegiaren Erakunde Babeslea da (AEP-EPA). Proiektuari buruzko informazioak honako hauei eska dakizkieke: Nathalie Madrid andreari edo Laure Guilhem andreari (tel: 05 57 81 23 23).
Antolatze baimenaren eskariaren dosierra Hendaiako Erlaitzaren Etxea-Asporotsttipin izanen da jendeen eskura; han, lokalak jendeei zabalik izan ohi diren egun eta ordutegietan ikus dezakete interesdunek, bai eta oharrak idatziz egin ere, horretarako dagoen erregistroan.
Dosierra internetez ere ikus liteke, hemen: Prefekturaren webgunean.
Interesdunek honako e-helbide honetara igor ditzakete beren oharrak:
Jendeen eskura emate aldia iraungitzean, prefetak, administrazio agintaria izanik, eskura emate horren bilana eginen du erabakia hartu aitzin.
Eskura ematearen bilana Hendaiako Erlaitzaren Etxea- Asporotsttipin ikusi ahalko da, bai eta honako helbide honetan ere: Direction Départementale des Territoires et de la Mer des Pyrénées-Atlantiques, Urbanisme, Risques, résidence Toki Lana, 7, chemin de Marouette 64100 Bayonne eta Prefekturaren webgunean.
Pirinio Atlantikoetako prefetak antolatze baimenaren eskariaz erabakitzeko eskua du.
Erreferentzia agindua: arrêté préfectoral n°64-2022-08-02-00011, prescrivant la mise à disposition du public d’un projet d’aménagement sur la commune d’Hendaye