Jatorri berriztagarriko argindarra eta gasa erosteko taldekako erosketa

Hendaiako Herriak taldeka egin gas eta argindar laugarren erosketa laguntzea erabaki du. Izan ere, kontuan hartuz aitzinetik egin diren energien taldekako erosketek ukan duten arrakasta, Herriak berriz ere kokatu ditu energiaren gaia eta herritarren eroste ahalaren gaia bere lehentasunetan.

Udalak laguntzen duen taldekako energia erosketarako 4. kanpainaren baitan, permanentzia batzuk antolatuak dira, zuek informatzeko eta desmartxetan laguntzeko.

Non eta noiz?

  • Gazte Informazio Bulegoan
    • Martxoaren 12 eta 19an (asteazkena) – 9:30etik 12:00etara
    • Martxoaren 15 eta 22an (larunbata) – 9:30etik 12:00etara
  • Denentzat Gizarte Zentroan
    • Martxoaren 14an (osteguna) – 14:00etatik 18:00etara
    • Martxoaren 17an (astelehena) – 9:30etik 12:00etara
    • Martxoaren 21 eta 28an (ostirala) – 9:30etik 12:00etara
  • Orion, Etxeko Laguntza Zerbitzuan
    • Martxoaren 20an (osteguna) – 9:30etik 12:00etara
    • Martxoaren 25ean (asteartea) – 9:30etik 12:00etara

Hartara, berriz ere jo du ECODIGO sozietatearengana (energia kontratuetan aditua eta 2019 eta 2021eko taldekako erosketen zerbitzu emailea, WIKIPOWER izenaz) herritarrei, berehalatik, energia fakturetan aurrezte handiak egiteko aukera proposatzeko, betiere % 100ean jatorri berriztagarriko argindarra erosiz! Jende askik interesa adieraziz gero, panel fotovoltaikoen taldekako erosketa ere antolatzeko aukera azter genezake laster. Horrekin interesaturik bazara, gutun honen gibelaldean duzun laukitxoa marka ezazu. Ekintza hau hala lehen parte hartu zutenei nola inoiz izena eman ez dutenei zuzentzen zaie.

Herritarrei elkartzeko aukera proposatuz, Hendaiako Herriak ahal beste familia eta enpresa txiki elkartu nahi luke argindar eta gas tarifetan ahal diren eskaintza onenak negoziatu ahal izateko energia hornitzaileekin. Hala da, bai, zenbat eta partehartzaile gehiago elkartu negoziatzeko baldintza hobeak ukanen ditugu eta, hartara, gehiago aurreztuko dugu! Hortaz, zure inguruan mintza zaitez eta aitzinetik izena eman ezazu, urririk, engaiamendurik gabe eta 5 minutu ere behar ez duzularik, honako webgune honetan: https://hendaye-energie.fr edo gutun honen gibelaldean duzun izena aitzinetik emateko inprimakiaren bidez.

TALDEKAKO EROSKETAK HIRU ETAPA DITU:

izena aitzinetik ematea, urririk eta engaiamendurik gabe, 2025eko martxoaren 31 arte

Zure argindar edota gas fakturekin, izena eman ezazu aitzinetik, urririk, engaiamendurik gabe eta 5 minutu ere behar izan gabe, telefono honetan: 05 64 11 57 01 edo webgune honetan: https://hendaye-energie.fr.

ESKAINTZA JAKITERA EMATEA 2025EKO APIRILAREN 9TIK GOITI

Behin hornitzailea hautaturik, negoziatu dugun eskaintza emanen dizugu ezagutzera, aurreztuko duzuna kalkulaturik eta hornitzailea erraz aldatzeko egin beharrekoak azalduz. Informazio horiek e-postaz edo posta arruntaz emanen dizkizugu.

ESKAINTZAREN HARPIDETZA HARTZEA: 2025EKO APIRILAREN 9TIK 30ERA

Eskaintza onartu ala ez onartzea duzu. Jakin ezazu argindar edota gas hornitzailea 5 minutu gabe alda dezakezula inolako kontratu hauste ordainik ordaindu gabe!

Martxoaren 31 baino lehen eman ezazu aitzinetik izena eta ekintza honen berri zure hurbilekoei eman iezaiezu.

ZATOZ GUREGANA ETA ZURE GALDERA ORORI ERANTZUNEN DIEGU HEMEN …

JENDEAREN INFORMATZEKO BILKURETAN

Orori zabalik eta hitzordurik hartu gabe:

  • Martxoaren 3, astelehenean, Gaztelu Aretoan, 18:30ean
  • Martxoaren 4, asteartean, Hondarraitz kirol egoitzan, 18:30ean
  • Martxoaren 5, asteazkenean, Denentzat gizarte zentroan, 18:30ean

NORBANAKOEN HARTZE SAIOETAN, HITZORDUA HARTUZ

Zure hitzordua hartzeko, hona dei ezazu: 05 64 11 57 01

Norbanakoentzako topaketak hitzordu bidez proposatuko dira.
Informazio gehiagorako, honako telefono hau duzu: 05.64.11.57.01 edo webgune hau: https://hendaye-energie.fr

 

Navigation de l’article