Itsasoaren besta, uztailaren 29tik 31ra

Urtero bezala, Herriak, Besta Batzordearen bitartez, Itsasoaren Besta antolatzen du Florida portuan, uztailaren 29,30 eta 31n.

Elkanoren munduaren lehen itzuliaren 500. urteurrenaren karietara, “patache” (patatxa) izeneko ontzia lehorreratuko da Hendaiako portuan eta euskal itsas kulturaren enbaxadore izanen da. Erakusketa batek erakutsiko ditu Elkanoren munduaren itzulia eta herrien itsas historiaren data nagusiak.

Egitaraua

Uztailaren 29 ostirala:

  • 18:00: “Patatxaren” heltzea arrantza portura, CMHT elkartearen pontoira
  • Harrera Hendaiako auzapezak, dantzariek eta ENDAIKA elkartearen arraunlariek eginik
  • Hitzaldia ELKANOri buruz
  • 19:00: pintxo pote eta afaria CMHT eta URPEAN elkarteetan

Uztailaren 30 larunbata:

  • 11:00etatik 20:00etara: erakusketa
  • 17:00etatik 19:00etara: ALBAOLA itsas museoaren lantegiek egin erakustaldia
  • Egun osoan zehar: arraunketaren ezagutze saioa, saioetarako gutxienik 4 pertsona beharko dira, zeinahi adinetakoak, baina arraunei eragiteko gutxieneko indarra dutenak. Izen ematea lekuan bertan.
  • 19:00: zintzur bustitzea eta gero afaria CMHT eta URPEAN elkarteetan

 Uztailaren 31 igandea:

  • 11:00etatik 18:00etara: erakusketa
  • 10:00etatik 12:00etara: ALBAOLA itsas museoaren lantegiek egin erakustaldia
  • 11:30: itsasoan hildakoei omenaldia – Itsasturu izanikoen lore azaoaren ematea
  • 11:30: agintarien ontziratzea, Bidasoa zabaltegiaren pontoian itsasoaren bedeinkapenerako
  • 11:30: mutxikoak

Egitarau anitza senitartean ongi pasatzeko. Jende orori zabalik

 

 

 

Navigation de l’article