Prefetak igorri eta egun Herriko Etxera heldu zaigun gutun ofizialak bertan behera uzten du, maiatzaren 12 astearte honetatik goiti, hondartzen ertzeko ibiltokietan ibiltzeko prefetak lehen emana zuen debekua.
Ibil zaitezkete, beraz, itsas etorbidean. Eskatzen dizuegu, nolanahi ere den, jendeen arteko distantzia gordetzeko aginduak zorrozki bete ditzazuen. Herriak gogora ekarri nahi dizue zuhurtziaz jokatu behar dela beti.
Hondartzen irekitzeko, aldiz, oraindik zertxobait igurikatu beharko da.
Oraindik hetsirik da hondartza, bestela agindu bitartean. Arau horren urratzeak 135 euroko isuna dakar osasun larrialdi egoera honetan.
Itsas harresira sartzea, berriz, muturrerainoko guztian, erabat debekaturik da, Departamentu portuaren ustiatze eta polizi araudi bereziaren 114. artikuluaren aginduz, urte osoan zehar eta debekua ez betetzeak polizia isuna ekar lezake.