Guztira 5 irratsaio izango dira eta Antxeta Irratian ekoiztuko dira. Lehenengo saioa otsailaren 21ean emango dute.
Gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira eta denak euskaraz.
Mugaz Gaindiko Partzuergoko euskara batzordeak sustatuta, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, mugaz gaindiko irratsaioen lehen edizioa jarri dute abian, mugaz-gaindikotasunean garrantzia duten alderdiei buruzko bost 5 grabaketa.
Erreferentziazko datak edo ekitaldi esanguratsuak gidari hartuta, hainbat gai landuko ditugu, mugaz-gaindiko gazteek beren iritzia eman dezaten. Bost programek, osotasunean, hari bat osatzen dute, tokikotasuna eta nazioartekotasuna aldi berean jorratzeko gaitasunaren berezitasunarena, hain zuzen ere.
Nuria Alzaga, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko Presidenteak nabarmendu duenez, “proiektu hau gure eskualdearen bereizgarri den lankidetza-espirituaren isla da”. Irratsaio hauen bidez, gazteei ahotsa ematen diegu, beren ideiak eta kezkak adieraz ditzaten gure identitate komunerako giltzarri diren gaietan”.
Aurreneko saioa, ama hizkuntzari buruzkoa, otsailaren 21ean izango da, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Egunean. Hizkuntza baten erabilpen ohiturei, transmisioari eta erabilpena sustatzeko baliabideei bidez hitz egingo dugu gazteekin, Bidasoaldeko gure testuingurura egokituta. Programak, gutxi gorabehera, hilean behin grabatuko dira.
“Egitasmo honen bidez, eta gure etorkizun hurbilaren ahotik, Bidasoaldeko identitatea, ama hizkuntza, osasun mentala, aisialdia, turismoa, kirola, boluntariotza edo hezkuntza bezalako gaietan, landu nahi dugu, desadostasunak ezagutu eta sinergiak parekatu, etorkizunean bidasotar irudi komun bat elikatzeko baliagarri izan daitekeena”, adierazi du Alzagak.
Programak euskaraz grabatuko dira, mugaren bi aldeetako gazteek komunean duten hizkuntza baita.
Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kide den Estitxu Urtizbereak azpimarratu duenez, “euskara da gure kultur eta hizkuntza lotura indartsuena. Emisio horiekin, mugaz gaindiko komunikazioan euskararen erabilera indartzen dugu, eta mugaren bi aldeetako gazteen arteko elkarrizketa sustatzen dugu”.
Halaber, Itziar Aizpurua, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko kideak, adierazi duenez “programa horietan landuko ditugun gaiak, ama hizkuntza, osasun mentala edo aisialdia adibidez, funtsezkoak dira gure komunitatearen etorkizunerako. Gazteek Bidasoa-Txingudi lurraldeko nortasun partekatua eraikitzeko, lanean aktiboki parte hartzea nahi dugu”.
Programa bakoitza podcast eta bideo formatuan egongo da euskaragarri, Mugaz Gaindiko Partzuergoko webgunean (www.irunhondarribiahendaye.com), eta sare sozialetan.