Hendaiako Intzura industrialdea birkalifikatzeko lanak astelehen honetan, irailaren 14an, hasiko dira eta udaberrian bururatuko. Helburua: industrialde hori lanpostu ekarle handia, «21.mendeko jardun eremua» bilakatzea.
«Euskal Hirigune Elkargoak, bere ekonomia politikaren barnean, ekonomia ekoizlea sostengatzeko asmo handiko hautua egin du, lanpostu kalifikatuen eta jardunen dinamikaren bermetzaile baita hori. Hendaiako Intzura industrialdeko birkalifikatze lanak atal horretan sartzen dira», dio Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoaren lehendakariak.
Elkar adituz egin urraspidea
2018ko azarotik 2019ko maiatz bitartean, Euskal Elkargoak bilkura anitzi ekin die, Hendaiako Herriko Etxearekin, obralariarekin eta kolektiboan bat egin duten enpresekin batera. Elkar aditzeko aldi horiek berritze horren helburuak elkarrekin zehaztea ekarri dute:
-
Euriteetan gerta litezkeen uholde arazoei arrapostua emateko euri uren sarea guztiz berritzea
-
Mugikortasun baliabide berriak erraztu eta sortzea: zonara zerbitzu gehiago eta hobea ekartzea, bizikleta eta oinezkoentzako bide berria sortzea Industria karrikaren luzera osoan, kamioi handiei ez uztea legez kanpo aparkatzen, etab.
-
Leku publikoak langileen egunerokoa hobetzeko moduan berrantolatzea: enpresen arteko jatetxearen inguruak berrantolatzea, langileentzako gune funtzionalak sortzea, berdeguneak sortzea, etab.
Enpresetako sartze eta jalgitzeak sistematikoki bermatuko dira lanek iraun bitartean. Autobus zerbitzua ere mantenduko da eta aparkatzeko aukerak bermatuko dira ere.
Zein lan eginen dira?
Lanak honako alor hauetan eginen dira: saneamendu sarean, edateko uraren sarean, argiteria sarean, espaloien eta bideen konponketan, autobus geldilekuen berrantolaketan, Mugikortasun Urriko Pertsonentzako sarbideetan…
Halatan, bada, Industria karrikako zati batean ezinen da zirkulatu. Saltegietara, halere, beti sartzen ahalko da. Lan horiek 3165 milioi ZG balio dute eta zenbait fasetan eginen dira eta Intzura auzoko zirkulazioan eraginen dute.
Badakizu?
Intzurako Ekonomia Jardunetarako Zona 1975an sortu zen eta 105 enpresa daude bertan, 1400 lanposturekin.