Ikastetxea Hezkuntza Ministerioak plantan eman duen «*Notre École, faisons-la ensemble» (Gure eskola elkarrekin egin dezagun) (NEFLE) baliabidera lotu da.
Baliabide horrek ikasleen ongizatea eta arrakasta hobetzeko eta eskola desberdintasunak gutxitzeko ekimenak sortarazi nahi ditu.
Iragan astean Intzura auzoko Robert Boulaert eskolara egin du bisita Anne Bisagni-Faure Akitania Berriko Eskualde errektore andreak Maire Kotte Ecenarro auzapezarekin eta Nicole Butori hezkuntza auzapezordearekin batera, eta Manon Larre zuzendariaren eta bere pedagogia taldearen urraspidea biziki sustengatu du. Hirurak liluraturik ziren jadanik eginik den lanarekin; bereziki frantses hizkuntzaren ikaskuntzaren gainean aritzen den Ikerketa, Garapen, Berrikuntza eta Esperimentaziorako Akademia Batzordearekin [Cellule Académique Recherche Développement Innovation et Expérimentation (Cardie)] loturiko proiektuaren harira.
Zertan datza proiektua?
Hizkuntzaniztasun handia bizi duen eskola horretan, Ttipi-ttipien sailean ikasgela bakarra egitea da asmoa. Bi urtetik goitiko haurren harrerak hizkuntzaren ikasketaren gaineko lanarekin jaraitzeko aukera emanen du lehen mailako lehen urtera lasaiki pasa ahal daitezen. Frantses hizkuntza ongi ikasteko 4 urte eskainiz erdietsi ahalko da helburu hori. Ikasgela horren sortzeko ikasgelaren barnealdea antolatu eta hornikuntza bereziak beharko dira, bai eta kanpoaldea ere haur txiki horietara egokitu beharko da.
Hizkuntza lehenbailehen ikastea funtsezkoa izanik, urraspideari loturik gurasoentzako lan bat egin beharko da ere; gurasoak pedagogia lantegietan eta irakasleek gidaturiko ikastalditxo zenbaitetan parte har dezaten egin beharko da ere lan. Senideek erabili ahalko duten ludoteka bat sortzeak ere lagunduko luke kulturaren ezagutzea eta guraso eta haurraren arteko harremanak faboratuko lituzke.
Errektoreak ofizialki egintzat eman du 23 980 €ko diruztapena eta sinbolikoki txeke bat eman du. Halarik ere, proiektua 2024ko urtarrileko eskola sartzean hasiko bada, Herriak onartu du horretarako material berezia erosteko funtsak aitzinetik ematea. Heldu diren asteotan eginen da horretarako hitzarmena.