Internet gidabaimena, ikasleak digitalaren arriskuetaz ohartarazteko formakuntza.
Internet gidabaimena lehen mailako laugarren eta bosgarren urteetako ikasleentzako eta haien gurasoentzako baliabidea da, webaren arriskuetaz eta lineako jokamolde egokietaz ohartarazteko. Jendarmeriak edo polizia nazionalak ematen dute, irakasleekin elkarlanean, eta ikasleei digitalaren arriskuetaz ohartzeko eta beren datu bereak babesteko, bai eta interneten arduraz aritzeko aukera ematen die.
Funtsezko ohartaraztea digitalaren arriskuetaz
Txiki-txikitik topatzen dira haurrak sare sozialekin eta webaren arriskuekin. Internet gidabaimenak funtsezko erreflexuak irakasten dizkie segurtasun osoz nabiga dezaten. Lantzen diren gaien artean, pasahitzen kudeaketa dugu, datuen babesa, ziberjazarpenaren aurkako borroka eta albiste faltsuetaz ohartzea. Egiazko egoerak itxuratuz eta profesionalekin mintzatuz, ikasleak hartu behar dituzten jokamolde onetaz ohartzen dira.
Saio arrakastatsua Hondarraitzeko eskola publikoko lehen mailako bosgarren urteko ikasleentzat
Hondarraitzeko lehen mailako eskola publikoak, ikasleak jokamolde digital egokietaz ohartarazi nahirik, internet gidabaimena bosgarren urteko ikasgelarentzat antolatzea erabaki du. Aurten, otsailaren 7 ostiralean, internet gidabaimenaren azterketa egin dute ikasleek serio eta engaiaturik. Ikasgelako 26 ikasleetatik 2 ez ziren hor azterketa egunean eta, hala, 24 ziren hautagaiak. Haien artean, 17k gainditu dute azterketa eta lineako segurtasun arau nagusiak ezagutzen dituztela frogatzen duen agiria eskuratu dute. Behar zen maila lortu ez duten gainerako 7 ikasleek berriz saiatzeko aukera ukanen dute.
Sakondu beharreko ikasketa internet segurtasunez erabiliko badute
Hondarraitzeko eskola publikoan internet gidabaimenaren azterketa egin izanak erakusten du zein baliagarri den halako baliabide bat gazteenen heziketarako. Irakasleek eta segurtasun indarrek laguntza jarraituaren garrantzia azpimarratzen dute, batez ere senitartean, erreflexu horiek haurren egunerokoan sustraituko badira. Digitalaz ohartaraztea ez da test bakar batekin bukatzen: etengabeko heziketan sartu behar da, internet arduraz erabiliko dutela bermatzeko.