Indarkeria sexista elgarrekin geldi dezagun – Azaroaren 16tik 26era

10 egunez, indarkeria sexisten, sexuzkoen eta senideen artekoen aurkako ekintzak ezarriko dira agerian.

Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Hendaiako Tokiko Batzordearen (SGAHTB-CLSPD) Emakumeei egin Indarkerien taldeak hor agerian eman ahalko du urte osoan zehar hainbat eragilerekin egin duen lana. Oraingoan, Euskal Kostaldeko Ospitalgunearen Biktimologia Unitatea, Eusko Ikaskuntza, MMA Factory Team Silencer kluba, Bagera/Nous Sommes elkartea eta Les Bask’elles elkartea eta herriko okinak lotu dira eragiketetara.

Programme

Indarkeria sexista elgarrekin geldi dezagun – Azaroaren 16tik 26era

AZAROAREN 4TIK 27RA

Erakusketa: Berdintasun bidea; emakumeak, itzaletik argitara». Mendi Zolan kulturgunean. Horren karietara, mahai ingurua eginen da, azaroaren 22an, 19:00etan. Proposatzailea: Les Bask’elles elkartea.

AZAROAREN 16AN

Ezkontideen arteko indarkeriei buruz ohartaraztea. 14:00etatik 17:00etara Antoine d’Abadie  ntzunaretoan. Proposatzailea: Euskal Kostaldeko Ospitalegunearen Biktimologia Unitatea.

AZAROAREN 23AN

Zinema arratsa «Je m’appelle Bagdad» (Bagdad dut izena). 20:30 Varietes zinemagelan. 5,5 €.

AZAROAREN 20TIK 26RA

Zuen okinek bat egin eta parte hartuko dute ogi zakuen eragiketan.

AZAROAREN 24AN

Mintzaldia : Bertsolaritza eta Feminismoa, Miren Artetxe-ren eskutik. 18:30. Antoine d’Abadie entzunaretoan. Euskaraz, aldibereko itzulpenarekin. Partaidea: Eusko Ikaskuntza

AZAROAREN 26AN

Autodefentsa saioa. 18:30 Denentzat Gizarte Etxean. Partaidea: MMA Factory Team Silencer kluba. Izena eman behar da (gehienezko kopurua 35 pertsona) hona deituz: Bagera/Nous Sommes elkartea, 07 55 64 92 55, azaroaren 22 baino lehen.

Indarkeria sexisten, sexuzkoen eta senitartekoen aurkako tokiko koordinazio eta mobilizazio kontratua Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordearen (SGAHTB- CLSPD) alde guztiek sinatuko dute azaroaren 22an, Herriko Etxean.

Indarkeria sexisten, sexuzkoen eta senitartekoen aurkako tokiko koordinazio eta mobilizazio kontratua Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordearen (SGAHTB- CLSPD) alde guztiek sinatuko dute azaroaren 22an, Herriko Etxean.

Navigation de l’article