Ideak 2022, Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren eta Gipuzkoaren parte hartze bidezko aurrekontua

Inoiz ikusi gabea da: Pirinio Atlantikoetako eta Gipuzkoako herritarrek proiektuak proposatu eta erabaki ahalko dituzte elkarrekin, mugazgaindiko lankidetza izpiritu batean.

Lankidetza tradizio luzea dugu Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean. Lankidetzako 15 urteok eta egin diren proiektu anitzek, hala nola Ederbidea edo Alert proiektuek, erakutsi digute mugazgaindikoak duen gainbalioa eta 1+1= 3 ideia garatu dute.

Hainbat egituratan egin diren parte hartze bidezko aurrekontu ekimenek ere erakutsi digute herritarren arteko lankidetza eta elkarlana dakartzatela lurralde guztietan zehar.

Horiek horrela, Ideak 2022 delakoaren ideia etorri da, hau da, mugazgaindiko parte hartze bidezko aurrekontu bat Pirinio Atlantikoetako Departamenduko eta Gipuzkoako biztanleen arteko loturak garatzeko.

Bi lurraldeetako biztanleak, hala herritar soilak nola herritar taldeak edo elkarteak gonbidatuak dira horretan parte hartzera eta beren proiektua linean aurkeztera, horretarako plataforman: www.guipuzkoa64.eu/fr/ 2022ko martxoaren 11 bitartean.

Gero, egingarritasun azterketarako eta irizpideak betetzeko fase baten ondoren, proiektuak herritarren bozketara emanen dira 2022ko maiatzaren 24tik ekainaren 17ra bitartean. Bozketa hesteko aurreikusi den 2022ko ekainaren 17ko dataren jarraian emanen dira emaitzak ezagutzera. Informazio osagarri guztiak webgune honetan.

Parte hartze bidezko aurrekonturako eman den diru kopurua 300 000 €koa da. Hautatzen den proiektu bakoitzari gehienez 20 000 €ko diruztapena emanen zaio gauzatua izateko beharko duen funtzionamendu edota inbestimendu gastuetarako; 2022ko uztailaren eta 2023ko abenduaren artean eginen dira proiektuak.

Navigation de l’article