Azken asteotan, Hendaiako Herria bertako bizitegi hutsak zerrendatzen ari da.
Zerrendatze horrek Hendaian bizitzeko aukeraren xerka diren gero eta jende gehiagori bizitegia eskuratzen lagundu nahi die.
Bestalde, badirudi hutsik diren bizitegiak adierazteko mekanismoa ez dutela jabeek beti ongi ulertu. Halatan, bada, bizitegi bat hutsik dela adierazten denean, bizileku zerga Estatuari ematen zaio zuzenean (bizitegi hutsen gaineko zerga), eta bestela balitz, antzeko zerga maila batekin, bizileku zergaren diru kopurua herriak jasoko luke.
Hutsik diren bizitegiak zerrendatzeko lan sakon-sakona eginez, hala etxeetan nola apartamenduetan, herrian bizitegi anitz eskura litezkeela ikusi da jabeek beren bizitegiak alokairuan ematea onartuz gero.
Biharko Hiri Txikien programaren barnean, Herriak Bizilekua Hobetzeko Eragiketa Programatu bat baliatu ahalko du jabeei ondasun horiek merkatuan baldintza onetan emateko laguntzea proposatzeko.
Jabeei gonbit egiten zaie, beraz, beren ondasunen adierazpen baldintzak zeintzuk diren ikus ditzaten. Herri mailan, Zerga Zuzenen Udal Batzordeak erabakiko du zein elementu zerrendatu behar diren edo arauz kanpokotzat identifikatu behar diren eta zerga kobratzeko ardura duen Finantza Publikoen Zuzendaritza nagusiari horren berri eman.
Lan horren helburua ez da jabeak zigortu edota errunduntzat ematea, baina bai haien ondasunak Finantza Publikoen zerbitzuetan zein baldintzatan adierazirik dituzten ikustera bultzatzea.
Bizilekuen gaia lehentasunezakoa zaigu Euskal Herrian eta Hendaian, eta Herria deliberatua da dituen lege bideak baliaturik, bizitegia ororen esku jartzen laguntzera.