Hondakinen sailkapena: zaku horien 2022ko banatze egunak

Hego Lapurdin Bil ta Garbiren ordezkapena egiten duten sailkapenaren enbaxadoreak hilero izaten dira lurraldeko hondakindegietan erabiltzaileei zaku horiak emateko eta sailkapenaren garrantziaz ohartarazteko.

Jadanik kutxa horia ez dutenei zaku horiak banatuko zaizkie Hendaiako Txakamartegiko bideko hondakindegian (ikus gure mapa elkarreragilea).

Gogoan hartu beharreko datak

8:30etik 12:30era eta 13:15etik 17:30era Txakamartegiko bideko hondakindegian

  • Urtarrilaren 29ean
  • Otsailaren 22an
  • Martxoaren 24an
  • Apirilaren 27an
  • Maiatzaren 24an
  • Ekainaren 21ean
  • Uztailaren 30n
  • Abuztuaren 24an
  • Irailaren 28an
  • Urriaren 29ean
  • Azaroaren 22an
  • Abenduaren 27an Edo data horiek guztiak sailkapenerako zakuen banaketa egutegian ikus

Oharrak

Edukiontzi horia duen eraikin bateko apartamentu batean bizi direnei ez zaie bilketarako zakurik emanen ezbada bilketa aitzineko zakua. Sailkapenerako edukiontzia ez duen eraikin bateko apartamentu batean bizi direnek beren eraikineko sindikuari aipatu behar diote horren galdea egin dezan 0800 64 20 14 telefonora deituz. Euskal Hirigune Elkargoaren hondakinen murrizte politikak bilkarien eta paperaren sailkapena soltean egin dadin bultzatzen du hondakin gehiago (zakuak, adibidez) ez sortzeko.

Navigation de l’article