Hondakindegia apirilaren 23tik, ostegun honetatik goiti irekiko da berriz, behar larria dutenentzat soilik. Nolanahi ere den, aitzinetik izena eman behar da internet bidez, edo telefono bidez internet ez dutenek. Astean behin joan liteke gehienez. Erabiltzaileek osasun hetsialdia ahal beste bete behar dute, halere, eta hondakindegira behar larria badute bakarrik joan litezke.
Nola dabil?
- etapa / Hitzordua rdv-decheterie.fr plataforman hartu behar da edo Euskal Hirigune Elkargoaren webgunearen bidez: https://www.communaute-paysbasque.fr/reouverture-des-decheteries-sur-inscription
Plataforman:
- Partikularra ala profesionala zaren adierazi
- Posta kodea eman
- Hondakindegia hauta
- Ekartzeko hondakinen mota eta kopurua zehazt ezazu
- Biharamunerako har ezazu hitzordua libre diren tarteak adierazten dituen egutegia erabiliz
- Zerbitzurako izen ematea baiezta ezazu
- Hitzorduaren baieztapena eta izen ematearen agiria bidaliko zaizkizu e-mezu baten bidez
Plataforma euskarri digital ororen bidez erabil liteke (telefono adimentsua, tauleta, ordenagailua) eta jokamolde onak eta jokabideen arauak ekartzen ditu gogora: higienea, segurtasuna, jendearteko distantzia.
Internetera sartzerik ez dutenek honako telefono zenbaki honetara dei dezakete: 0 800 64 20 14
- etapa / Erabiltzaileak igorri zaion izen ematearen bere agiriarekin edo bere hitzordu zenbakiarekin joan behar du hondakindegira. Izena eman gabeko erabiltzailerik ez da onartuko. Mugitzeko baimen agiria ere eraman behar da, «funtsezko beharretarako» laukitxoa markatuz.
Erabiltzaile bakoitza astean behin joan liteke gehienez hondakindegira
Bestalde, hondakindegira sartzeko neurri bereziak ezarriko dira: sartzeen kontrola, gehinez hiru ibilgailu, lekuan diren langileen eta erabiltzaileen arteko distantzia fisikoa (erabiltzaile bana hondakin ontzika).
Zabaltze ordutegia
Astelehenetik larunbatera, 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 17:45era. Hetsirik eguerdi eta 13:30 artean, eta igandeetan.
Informazio guztiak eta ordutegiak: www.communaute-paysbasque.fr