Udaldian, Euskal Hirigune Elkargoak, hondakinei balioa ateratzearen ardura duelarik, borondatezko ekarpen-guneen (edukiontzi kolektiboak, eta ez indibidualak) bilketaren maiztasuna areagotu du, bereziki hondartza aldean.
- Astean 4 aldiz etxeko hondakinak (astelehen, astearte, ostegun, larunbatetan)
- Astean 2 aldiz hondakin sailkatuak sasoiaren gorenean (ostegun eta larunbatetan)
- Kartoien bilketa atez ate profesionalentzat eginen da astean 3 aldiz (astelehen, asteazken, ostiraletan). Merkatariek aski dute honako telefono honetara deitzea: 0800 64 2014.
Baliabide hori plantan emanik ere, badira oraindik jendetasunaren kontrako jokabideak: estolda zuloen mekanismoa trabatzen duten hondakinak; lurrean, deslai dabiltzan abereen mende, utziriko hondakin zakuak; estolda zulo zikinduak…
Hondakinak herritarren osasunerako arriskuak dira karrikan botatzen direnean, osasun publikoari batere kasu egin gabe. Halatan, bada, Herriak erabiltzaileei eskatzen die jendetasunaz joka eta lekuak garbi atxiki ditzaten. Ezin da hondakinik lurrean utzi, hala eginez gero Ingurumenaren Kodearen L-541-3 artikuluaren araberako isuna jaso liteke.
Gainerako hondakinetarako (hondakin berdeak, trasteak…), Hendaiako hondakindegia, Txakamartegiko bidean, publikoari zabalik da astelehenetik larunbatera, 8:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara, eta igandeetan, 9:00etatik 12:00etara.
Zeinahi galderatarako, Euskal Elkargoaren zenbaki berdera dei zenezake: 0800 64 2014 (deia urririk telefono finkoetatik).