Hogeita hamarretik gora zuhaitz jangarri landatuko dira negu honetan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuak gauzatzen doaz. Hil honetan, zuhaitz jangarrien landaketari dagokio.

Goiz honetan, 9:00etatik goiti, bizi ingurunearen saileko hiru langilek Ttiki-handi aisialdi harrerako hamabost bat haur hartu dituzte. Animatzaileek lagundurik eta bertan direlarik ere jarraipen batzordekide zenbait, Claire Dutrilleux proiektu gidaria, Ganix Grabières herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren ardura duen auzapezordea eta Kotte Ecenarro auzapeza, haurrek sagarrondoak landatu dituzte, oso sinbolikoki, Lizardiko lehen mailako eskolaren korralean.

Herritarren parte hartzean, proiektu hau hautatu zen eta hendaiarren bozak jasotzen laugarrena izan zen. «Hor nabari da ekarri duen interes handia» dio Ganix Grabières auzapezordeak, eta gero «Ideia aldi berean sinple kontzeptu bezala eta emankorra asmoetan, gure leku publikoetan ahal bestean fruitu arbolak landatzeari lehentasuna ematea baita, ekarriko dituzten fruituak umotzen direnean herritarrek bil ditzaketela pentsatuz».

HERRIKO ZUHAITZ JANGARRIAK ZERRENDATURIK

Proiektu horrek orain dela urte zenbait jadanik landatu ziren fruitu arbolen zerrenda egitea ekarri du. Bizi ingurune saileko Anthony Caussarieu-k egin du eta etorkizunean landaketak egiteko lekuak zedarritzeko eta zein fruitu arbola mota zehazteko aukera eman du. Jadanik landaturik direnak non diren jakinik, gure baratzezainek oraingoz halakorik ez duten herriko lekuei lehentasuna ematea proposatu dute.

«Zerrendatze horrek kokalekuak kartografiatu ditu eta zein leku motatan dauden zehaztu. Batzuetan oso bisitatuak diren lekuak dira, hala nola Txingudi badiaren hiribideko pasealekua beste batzuk leku gordeagoak dira, bidexka txikien luzeran, lehen zenbait etxalde arteko lotura egiten zutenak eta oraindik hor ditugunak, edota basotxoen barnean edo erdi naturaltzat har litezkeen inguruneetan» dio Ganix Grabières auzapezordeak. Horra herri ondarea eta bioaniztasuna ezagutzeko bide ederra.

ELIKADURA OSASUNTSU,TOKIKO ETA PARTEKATUA

Lehen landaketa horiek prozesu luze baten hastapena besterik ez dira. 2024an beste 50 landatuko dira. Oraingoz, otsail hil honetan, honako hauek ari gara landatzen: 2 arbeletxekondo, 2 gereziondo, 2 kaki, 2 pikuondo, 2 mertxikondo, 10 aranondo, 10

udareondo eta 24 sagarrondo, hau da, 54 zuhaitz, horiez gain zenbait urrondo eta elorri beltz landatuko dira ere.

Sinple dirudien Claire-ren ideia horren gibelean, beste jokagai zenbait agertzen zaizkigu ere, ingurumen eta gizarte jokagaiak, Claire-k berak dioen bezala «zuhaitza hirian sartzea eta klima aldaketara egokitzea da gaia. Are eta interesgarriagoa zaigu ekintza hau elikadura erresilientzia urraspide batean kokaturik delarik. Aldi berean, biztanleei naturaren aldeko gogoa piztea eta partekatze ideia ezartzea, bai eta beren etxeetan fruitu arbolak landa ditzaten gogoa piztea da asmoa».

Fruitu arbolen landatze leku guztiak landuko ditugu sakonki, batez ere jadanik fruituak ematen dituzten zuhaitzen bilketa garaian informazio taulak kokatuz. Landatu berri direnen kasuan zenbait urtez goaitatu beharko baita. «Zuhaitz horiek itxaropenaz beterik ditugu eta etorkizuna zaizkigu, zuek bezala» erran die Ganix Grabières hautetsiak aisialdi harrerako haurrei. Guztiei gustuko izan zaie «baratzezaintza irakaspen» hori. Haietako zenbait prest dira jadanik heldu den astean itzuli eta landaketa gehiagotan parte hartzeko; beste batzuek etorkizuneko bilketak dituzte jadanik gogoan, ez baitute, bestela, horretarako baratzerik.

Navigation de l’article