2022ko urtarrilaren lehenetik goiti, 3500 biztanletik gorako herriek «hirigintza baimenen eskariak bide desmaterializatuan hartu eta bideratzeko teleprozedura berezia» behar dute ukan. Betebehar hori ELAN Legearen 62. artikuluak agintzen duenari jarraikiz Hirigintza Kodearen L.423-3 artikuluak ezartzen die.
Halatan, bada, eraikitzeko, eraisteko edota antolatzeko baimenak aurkeztu eta bideratzeko, honako plataforma hau duzu: https://www.e-permis.fr egunero eta orduoro zabalik. Lineako urririkako zerbitzu horrek zure dosierraren jarraipena bide desmaterializatuan egiteko aukera emanen dizu ere. Informazio gehiagorako, hona gure orri hau: Hirigintza.