Abenduaren 29an, igandearekin, kirol jantzia beharko da hiri trail lasterketan eta urte hondarreko bainuan parte hartzeko.
Hiri trail lasterketa 6.5 kilometrotan
Ibilbidea karrika, espaloi, bizikletabide, bide eta beste eskalera, zaldain… eta abarretan joanen da. Izena ematea 8:30etik goiti Gaztelu-Zahar frontoian. Helduen lasterketa 10etan abiatuko da eta horren aitzinetik, 9:45ean, haurrena. URRIRIK
Lasterketaren ondoren, zenbait sari multzo zozketatuko da.
Lasterketa Herriaren Kirol Zerbitzuak eta Kirolen Udal Bulegoak antolatu dute.
Argibideak: Kirol Zerbitzua: +33 (0)6 71 81 76 05
Itsas bainu batean murgil zaitez!
Aurten, igerilari kementsuak mozorroturik etortzera gonbidatzen ditugu, urririk den animazio hau are eta besta giro handiagoan egin dezagun. Hitzordua 11etan itsas etorbidean – granadondoen karrikaren aitzineko zabaltzan. Abiatzea 11:30ean izanen da. Kapeluak eta krakada edari beroekin urririk eskainiko zaizkizue.
Ekitaldi hori Besta Batzordeak antolatu du, honako elkarte hauekin elkarlanean: “Les Corsaires” Hendaye Sauvetage Côtier, Club de Natation Hendayais eta Longe Côte Hendaye Bidassoa Surf Club.