Hiri Besta lasterketarako izen ematea irekita dago

Bosgarren Hiri Besta lasterketa 2019ko abuztuaren 9an, ostiralarekin, eginen da Hendaiako Errepublika plazan.

Moldeak

Oinezkoentzako HIRI BESTA lasterketak 5 edo 10km ditu eta Hendaiaren Euskal Bestari ematen dio hasiera. Kirol Zerbitzuak eta Kirolen Udal Bulegoak antolatzen dute.

Izena lasterketa eguna arte eman liteke, oraindik leku librerik balitz.

Abiatzea – 19:00etan – eta helmuga ere Errepublika plazan dira.

Izena ematea herriko etxean (behereko solairuan, eskuin aldeko lehen bulegoan) edo postaz

 

Haurrentzako lasterketa

18:30ean abiatuko da 10 eta 14 urte arteko haurrentzako lasterketa, helduen abiatzea baino lehen, eta horretan ez da sailkapen ofizialik eginen

Izena bertan eman beharko da.

Kirol ekitaldien gure orrialdea ikus ezazu

Argibideak: telefonoz: +33 (0)6 71 27 76 05

 

 

 

Navigation de l’article