Hileroko permanentzia polizia eta herritarren arteko harremana azkartzeko

2024ko azaroaren 13tik goiti, ekintza berri bat ukanen dugu Hendaian herritarren eta polizia indarren arteko harremana azkartzeko.

Hilero permanentzia bat eginen du Bruno Birabent Polizia-Herritarren arteko Kohesiorako arduradunak (DCPP) eta polizia nazionalaren erreserbista zibilak, hileko bigarren asteazken orotan, 9:30etik 12:00etara, Errepublika plazako Nazio Poliziaren lokaletan. Egiteko hori herritarren hurbiltasun beharrei zuzenki loturik da eta aditze, pedagogia eta prebentzio urraspide baten harira egiten da.

Hurbileko zeregina 

Bruno Birabent egiteko horren ardura duenak herritarren, tokiko eragileen eta polizia zerbitzuen arteko lotura izan nahi du beste ezer baino lehen.

Hitzordua hartzeko, aski duzu herriko etxera deitzea: 05 59 48 23 23.

Ekintza hori ingurunean den zinezko behar bati erantzuteko da, tokiko jokagaiek aitzin hartzea eta prebentzioa egitea eskatzen baitute. Bizitegi lagunduen alokatzaileekin, merkatariekin, auzoko elkarteekin, bai eta adi diren herritarrekin erregularki harremanetan izanez, izan litezkeen puntu gaitzak ikus eta aitzinetik ekiteko aukera emanen digute, gatazken ekiditeko.

Herritarrekiko eta tokiko eragileekiko harremanak azkartzea

Polizia eta herritarren arteko kohesiorako arduradunaren zeregina ez da herriko etxean permanentziak egitera mugatzen. Tokiko segurtasun instantzietan arituko da ere, bereziki Hendaiako Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluan (SDPTK-CLSPD).

Baliabide horrek, 2008an sortu genuenetik, eta 2012an azkartu genuenean, helburu argia du: eremu bakoitzean Polizia-Herritarrak Kohesiorako arduraduna ezartzea, herritarren nahiei hobe erantzuteko, segurtasun indarrekiko hurbiltasuna faboratzeko eta gizarte giro lasaia laguntzeko.

Auzoen arteko edo eragile desberdinen arteko harremanak kudeatzeaz gain, permanentzia horiek tokiko gazteentzako informazio bide izan litezke ere.

Azken finean, Hendaiako hileroko permanentzia hau zerbitzu publiko hurbilaren dinamikan kokatzen da. Komandantea, Hendaiako polizia-etxearen buru egin dituen lau urteren esperientziarekin, elkarrizketarako prest eta bitartekari gisa aritzera engaiatu da, zeregin horrek eremuaren berezitasunetara eta tokiko biztanleen beharretara egokituriko erantzuna ekarriko duenaren uste osoan baita.

Navigation de l’article