Biztanlegoaren errolda partziala 2019ko urtarrilaren 17tik otsailaren 23ra iraganen da.
6 langile
6 langile, txartel ofizialarekin, arituko dira Hendaiako datuak biltzen eta aurten erroldatu beharreko biztanleak abisatuko dituzte informazio agiri bat utziz horien gutun ontzietan.
Internet bidez erantzun
Orain internet bidezko erantzuna da egiteko molde normala; paperezko erantzunak onartzen dira internetik ez duten biztanleentzat.
Langileak joanen dira erroldatu beharreko jendeen etxeetara, azalpenak ematera eta Le-recensement-et-moi.fr (lehio berria) webgunean zuzenean erantzuteko jakin beharreko pasahitzak ematera.
Errolda agenteari erantzunak
Internet erabiltzen ez duten jendeen kasuan, erroldako langileak bete beharreko agiri ezberdinak banatuko dizkie etxean bete ditzaten; ondotik hitzordua finkatu dute agiri guztiak errekuperatzeko.
Herriko Etxeak gainbegiratzen du galdekatu beharreko bizitegi guztiak kondutan hartzen direla.
Errolda, gauza segurua:
Zuen informazio pertsonalak babestuak dira.
Errolda antolatzeko kondutan hartzen dira CNIL batzordearen prozedura guztiak. Bakarrik Insee erakundeak du galdeketak aztertzeko baimena eta modu anonimoan egiten du. Ondorioz bertan ematen diren erantzunak ezin dira erabili ikuskatze administratiboa edo zerga-ikuskatzea egiteko.
Zuen izen eta helbidea aldiz beharrezkoak izanen dira erroldan behin bakarrik sartzen zaretela segurtatzeko. Informazio horiek ez dira atxikitzen datu baseetan.
Galdetegiak erabiltzen dituen pertsona orok, eta errolda egin dezaten, Udalak kontrataturiko galdetzaileek bereziki, sekretu profesionala gorde beharra dute.
Erroldaren ondorioak:
Biztanlegoaren errolda Insee erakundearen webgunean ikusgai daude, dohainik 2019ko ekainaren ondotik.