Herritar kafea auzokoen arteko elkar laguntza bultzatzeko

Larunbaterako eguraldi iragarpenak ikusirik, abenduaren 11ko herritarren kafea DEUSEZTATUA da.

Hurrengo kafea urtarrilaren 15ean iraganen da, Dongoxenia auzoan, eta animazio gisa, danborradaren entsegua aurreikusi dugu.

Denentzat Gizarte Zentroak, Herriarekin elkarlanean, hitzordua ematen dizue heldu den abenduaren 11rako, 10:00etatik goiti, Orioko belaunaldiarteko txokoan (Orio karrikako agorespazioan).

Herritar kafe hori solasteko unea izanen da, kafe edo te kikara bat eskuan, auzokoen arteko elkar laguntzari buruz, eta egunerokoan zerbitzu txikiak eskain ditzakeen pertsonak ezagutzeko unea izanen da ere. Asmo horren bidetik, «kitogune» bat izanen da jendeek nahi dituzten eta egoera onean diren gauzak edo arropak utz edota har ditzaten.

Topagune horretan, auzokoek Ganix Grabières, herritartasunaren auzapezordearekin solasteko aukera ukanen dute ere, eta auzoetan diren arazoak aurkezteko.

Denentzat Gizarte Zentroak bertan behera utz lezake topaketa, halere, eguraldia edo osasun testuingurua onak ez badira. Informazio gehiago hemen: www.centre-social-denentzat.fr

centre-social-denentzat.fr -Aurkezpena
HEMEN mintza zaitezke gurekin:
TELEFONOZ, ASTELEHENETIK OSTIRALERA, 9:00ETATIK 12:00ETARA ETA 14:00ETATIK 18:00ETARA, 05 59 20 37 63 zenbakian

GIZARTE ADITZE SAIOAK helduei eta ADINEKOEI, 06 74 23 76 34 telefonoan. Denentzat Gizarte Zentroa… www.centre-social-denentzat.fr

Navigation de l’article