Herriko Etxeak publikoari itxia segitzen du. Erabiltzaileak etortzen ahalko dira bakarrik HITZORDUA AITZINETIK ESKATUZ.
Herriko Etxean kokatu udal zerbitzuen funtzionamendua
- Egoera zibileko desmartxak: Nortasun agiriak. Egoera zibileko aktak. Ezkontzak. Ehorzketak. Hauteskundeak. +33 (0)5 59 48 23 23
- Eskolako eta eskolaldi inguruko gaiak: Eskolako eta eskolaldi inguruko izen-emateak – Aisialdi zentroak.+33 (0)5 59 48 23 06
- Hirigintza eta eskaera teknikoak: Astearte eta ostegunetan 13:30etik 17:30era (hirigintza). 9:00etatik 12:00etara (beste eskaerak).+33 (0)5 59 48 23 14
- Aparkatzea: Harpidetza berrietarako bakarrik. Asteazken goizetan 9:00etatik 12:00etara. +33 (0)5 59 48 23 15
- Ordainketak: Permanentziak astelehenetik asteazkenera. +33 (0)5 59 48 30 53
Ahal izanez gero, Elizako karrikan kokatu gutunontzia erabili.
Ordainketak (eskolako jantegia, eskolaldi inguruko harrera, mediatekako aparkalekurako harpidetza, itsasontzien altxatzea) txekez bakarrik egin daitezke. Txekea ordainketari lotutako fakturaren edo diru-sartze agiriaren erreferentziekin batera gutunazal batean sartu, eta gutunontzian utz dezakezu. Aparkatzeko harpidetza berriztatzeko ere balio du.
Errespetatu beharreko aginduak:
- > Interfonoan dei ezazu
- > Nor zaren erran ezazu
- > Maskara jantzita sar zaitez eraikinean, otoi
- > Atarira sartu bezain laster, eskuak garbi itzazu, gel hidroalkoholikoa erabiliz.
- > Ateratzean, zirkulatzeko arauak errespeta itzazu.