Herriko Etxean berriz harrera egiteari ekinen diogu ekainaren 15ean

Herriko Etxean dauden zerbitzuak berriz ere publikoari zabalik izanen dira ekainaren 15etik goiti, ohiko ordutegian.

Nolanahi ere den, harrera baldintza batzuen pean eginen da, indarrean diren osasun neurriei egokituz. Hitzordua eskatuz eginen da.

Leku berriak antolaturik

Jendeen harrera eraikinaren etxe beherean bakarrik eginen da. Hirigintza zerbitzuak, eskolarako izen emate zerbitzuak, eskolaldi ingurukoen zerbitzuak eta aparkalekuen abonamenduaren zerbitzuak jendeen harrerak hitzorduz antolatzen dituzte, horretarako prestatu diren bulegoetan. Guztiz debekaturik da solairuetara igotzea.

Erabiltzaileei honako arau hauek bete ditzaten eskatzen zaie:

– Harlekura aurkeztea

– Maska janztea baitezpadakoa da

– Gutxienik metro bateko tartea uztea besteekiko, zolan seinalaturik den bezala

– Zirkulazio norabideari jarraitzea (sarbidea/aterabidea)

– Atarira sartzean eskuak garbitzea horretarako dagoen gel hidroalkoholikorekin

– Ahal den neurrian bakarrik etortzea

– Telefono edo e-posta bidezko harremanak lehenestea

Zabal orduak

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era

Harremanetarako

E-helbidea: 

Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 23

Navigation de l’article