Jalkinak kutsaturik ote dira?
Nabigazio ubideko jalkinak hondarra dira eta laket portuaren barnean eta Florida portuaren parean daudenak, berriz, hondar gehiago edo gutxiago duten lohiak dira.
Jalkinak ateratzen hasi aitzinetik sistematikoki aztertu dira eta ez dira kutsaturik. Giza jardueretatik datozen elementu kimikoen maila (metal astunak, hidrokarburoak,…) arauturiko mugen azpitik da. Halatan, bada, ez dakarte arriskurik itsas ingurumenerako murgilduz gero ez eta giza osasunerako haiekin bete lanak eginez gero.
2024ko udaberrian egin azken azterketek baieztatu dute kutsadurarik ez dela dragatzeko ditugun hiru aldeetan.
Nora joanen dira dragaturiko jalkinak?
Jalkin finenak laket portuan eta Florida kaiaren parean daude eta dragatuak izan ondoren xalantetan karga eta azkenean itsasoan botako dira «clapage» deitu teknikaz. Jalkinak baimenduriko hondarrezko alde batean murgilduko dira, itsas zabalean, gutxienik 4 kilometrotara eta 50-60 metro sakon den leku batean.


atera jalkinen murgiltze eremuaren kokalekua (gutxi
gora behera 4,5 kilometrotara).
Birkargatzea: zer da?
Ubidetik atera hondarra Hendaiako Hondarraitz hondartzaren erdialdean, Hareatza karrikaren eta Granadondo karrikaren arteko zatiaren parean, hondartza idorra sortzeko erabiliko dira.
Dragaturiko hondarra uraz kargaturik izanen denez, hasiera batean dekantatuko da, soberako ura gal dezan eta palaztagarri bihurtzeko. «Dekantaturiko» hondar hori lan ibilgailuek hartu eta kargatu beharreko gunera eramanen eta han botako dute.


Eta ingurumenaz zer?
Lanen egitarau hori asmatzearen lehen faseetan ingurumena kontuan hartu da, ahal beste ekiditeko eragiketek aberedian, landaredian eta ur kalitatean ukan lezaketen eragina: dragatzeko eremuak mugatzea, murgiltzeko hainbat leku aztertzea, lanetan erabiliko diren teknikak egokitzea, …
Bestalde, lanak baimentzen dituen prefetaren agindua indarrean izanen den 10 urteetan, Hendaiako Herria eta Pirinio Atlantikoetako departamendua engaiatu dira urtero zientzia jarraipena egitera lanen eremu guztietan eta haien inguruetan, DDTM erakundeak onartu dituen protokolo osoen arabera.
