Plangintza

Zein da lanen plangintza?

  1. Lanen lehen fasea 2025eko apiriletik maiatza bitartean dira egitekoak, laket-portuaren barnean.
  2. Bigarren eskuhartzea 2026ko otsailetik maiatz erdira arte, ubidearen dragatzea eta hondartzaren berriz hondarreztatzea eginen dira.
  3. Azkenik, azken eskuhartzea 2027ko apirila eta maiatza bitarte izanen da Florida kaiaren parean.

Eragiketa horiek 64-2022-06-27-00003 zk. prefet aginduaren menean eginen dira; 2022ko ekainaren 27an 10 urterako eman zen agindu horrek dragatze metodoak, hilabeteak eta ordutegiak finkatzen ditu; bigarren eskuhartze bat programatuko da 3 dragatze eremuetako bakoitzean egundik 2032ko ekaina bitartean.

Zeintzuk izan dira lan egitarau horren onartzeko etapa nagusiak?

Prefet agindua eskuratu aitzin, dragatze eta hornitze lanen egitarauaren proiektuak ukan litzakeen eraginen azterketaren gaineko zientzia txostenaren eta izapidetzearen fase handia egin behar izan diote.

Etapa horren ondoren, herritarren galdekatze fasea egin da, hilabete iraun duen jende galdeketa baten bidez, eta horren ondotik aldeko iritzia eman zaie lan horiei..