Hendaiako portuaren dragatzea, bere funtzionamendurako ezinbestekoa bihurtu dena, garapenerako jokabide on eta erakargarri honetan sartzen da, portuko
eragile eta erabiltzaile guztiekin elkarlanean egindakoa.
Estrategia hori honako hauen bilaketan oinarritzen da:
- berrikuntza eta ekonomia urdina,
- portua hirian integratzea eta Udalak eta portu ekosistema osoak sustatutako proiektuen aldaketak kontuan hartzea,
- aisialdiko nabigazioaren eta lotutako jardueren bilakaera kontuan hartzea,
- arrantza profesionalaren bilakaera kontuan hartzea bai tokiko eta nazio mailan,
- Hendaiako portu espazioen erakargarritasuna egungo tresna baloratuz.
Gure portua aberastasun bat da gure hirirako eta bertako biztanleentzat. Etorriko diren dragatze eta hondartzaren berritze lanak gure portuaren etorkizunerako lehen urrats nagusia dira, eta bihotzez desio dugu.
Zer da dragatzea?
dragatzea itsasoko edo itsasadarretako hondoetan, nabigatze ubideetan, portu uretan edota kaien luzeran dauden materialak ateratzeko eragiketa da leku horietako erabileretarako behar den sakonera eman asmoz.
Zergatik pausatzen dira jalkinak hondoan?
Jalkipena prozesu naturala da, gehienbat ur joaira dragatzea alde lasaietan gertatzen dena. Ur joairan zintzilik diren materia solidoak hondoan pausatu eta jalkin bilakatzen dira. Txingudiko badian elkarren jarraian egin diren antolakuntzek bilakatu dute hondar ordoki «erdi-zabala» zena itsasadar «hetsia», eta jalkipenerako egokia bihurtu da joaira ahuleko aldeetan.
Bidasoa itsasadarraren bilakaera a) 1954, b) 1982, c) 1992 (iturria: IGN eta d) 2000
(iturria: © Ortho Littorale V1 – Ingurumen Ministerioa).
Zergatik dragatu behar da?
Egun, jalkinen metatzeak ur sakonerak alda eta sektoreko ekonomia jarduerak trabatzen ditu (laket portua, nabigazioa, itsas jarduerak, …).
Hendaiako Herriak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, obralaritza partekatuaren hitzarmen batez, dragatze egitarauari ekin nahi izan diote lehentasun handieneko sektoretan. 2 erakundeek hautatu duten dragatze planak 3 eragiketa eremu ditu:
- Bidasoaren sarbidea (A eremua) nabigazio baldintzak bermatu eta segurtatzeko,
- Laket portua (B eremua) erabilerak atxikitzeko,
- Florida kaia (C eremua) arrantza eremu teknikoa babestu eta garatzeko eta itsasontziak hartu ahal izateko.
Proiektuaren finantzatzaileak: