Txingudi badian bat bestearen ondoren egin antolakuntza guztiek bilakatu dute hondar lautada «erdi-zabala» zena ibaiadar «hetsia», zeinean erraz jalkitzen baita lohia ur jarioa eme den lekuetan.
Txingudi badiaren lohiztatzea urtetik urtera handiagoa dugu eta arriskuan ematen ditu hala sektoreko ekonomia jardunak (laket portua, nabigazioa, ur jardunak…) nola natura ondarea ere (bertan pausa litezkeen hegaztien aniztasunagatik sailkaturiko zonak).
1997 arte, Txingudi badian eta Bidasoaren behere aldean erregularki dragatzen ziren hondarra eta lohia, bestela jalkin horiek hondoak gora bailitzazkete. Kopuru txikiak zirenez, haien ateratzeak aski diru ekartzeko bide bakarra ateratzen ziren material onenak merkaturatzea zen. Harrezkero, badian ez da dragaketarik egin.
Hendaiako Herriak, badiako erabilerak babestu nahi eta gogoetatzen ari da, azken urteotan, hondarra kentzeko proiektu berriari ekitea. 2008an, CREOCEAN azterketa bulegoak Txingudi badiako erabileren aitzinetiko itxuratze eta programatze baten azterketa egin du.
2015 bukaeran, Hendaiako Herriak abian eman zuen Txingudi badiaren hondarra kentzeko eragiketei loturiko oztopoak balioztatzeko eragiketa bat.
Burulaneko merkatu horren bidez, Hendaiako Herriak, azterketaren proiektuburua den bezainbatean, honako hauek egin nahi ditu:
- Teknikoki, finantzen aldetik eta administratiboki onargarri den eta Txingudi badiaren ingurumen konplexuari egokiturik den proiektua asmatzea;
- Estatuaren 10 urteko baimena eskuratzea, lekuaren dragaketaren aitzinetiko lanak egin ahal izateko, bai eta ondorengo jardueretarako bildu antzeko eragiketak ere.
Jalkinen aztertze kanpainen ondorioz eta dragaketa moldeen azterketa teknikoen ondorioz, Hendaiako Herriak 2020-2030 aldirako dragaketa plan bat hautatu du. Programa horrek honako hauek biltzen ditu:
- 320 000m3 dragatzea:
- Sartze ubidean (90 000m3ko bi eragiketa),
- Laket portuan (35 000m3ko bi eragiketa),
- Florida kaian (35 000m3ko bi eragiketa).
- Higer badiako itsas zabalean botatzea portutik eta Florida kaitik atera diren materialak,
- Hondarraitz hondartza hondarreztatzea sartze ubidetik atera hondarren bidez.
Txosten hau Hendaiako Herriak, Ingurumen Kodearen L.214-1 artikulutik L.214-11 artikulu arterainoko artikulei eta L.122-1 artikuluari eta haren ondorengoei jarraikiz, 10 urtez dragaketa eta mantentze lan horiek egiteko baimena eskatzeko aurkeztu duen dosierra da.