Herri igerilekua eraikitzeko proiektua: Proiektuaren aurkezpena

Proiektuaren aurkezpena

Hendaiako Herriak, egokitasun eta aurreprogramatze azterketa baten ondoren, azkenean, egungo hornikuntza suntsitu eta leku berean berri bat eraikitzea hautatu du.

Egin den hautua igeriketaren ikasketak sustengatzeari loturik da, Hendaia itsasleku izanik, lehentasuna baitzaigu itsasoari loturiko segurtasuna eskaintzea jende orori itsasoan dituzten jardunetan. Igerilekuaren neurria banakako erabiltzaileen, kirol kluben eta eskola haurren harreraren beharrei erantzuteko gisakoa izanen da. Honako hauek ukanen ditu:

  • 25 metro eta 6 igerilerroko kirol aska,
  • Ikasteko eta jardun hainbatetarako 125m2 neurriko aska.

Igerileku proiektuak ahalmen urritasunari loturiko helgarritasun arauak beteko ditu eta ahalmen urritasunen bat dutenak igerilekuan proposatuko diren jardun ludiko eta kiroletakoetan aritzen ahalko direla bermatuko du.

Hautatu den proiektuaren elementu tekniko zenbait

Kokalekua:

  • Eraikina hiri inguruan ongi kokatua izan dadila bermatzea
  • Kokagune landareztatua egun lursailean dauden elementu nagusiak atxikiz eta solarium berdegune gordea sortuz.
  • Lursailaren hegoaldean oinezkoen zirkulazioa atxikitzea.

Arkitektura kalitatea eta hautu estetikoa

  • Eraikin nabarmen eta leku publikotik ikusiz ezagugarria.
  • Etxe beherea + lehen solairua

Antolaketa funtzionala, bizi lekuen erabileraren eta funtzionaltasunaren kalitatea:

  • Harmailetara oinetakoekin zuzenean joateko aukera.
  • Langileentzako lokalak lehen solairuan; leku independentea eskaintzen zaie horrela
  • «L» itxuran antolatu bi aska, aldi berean erabili ahal izateko, zein bere aldetik.
  • Solarium minerala eta berdegunezkoa.

Ekologia trantsizioari dagokionean eredugarri den proiektua

Hornikuntza hori ingurumenaren begiramenez eginen da eta energia kontsumoak kontrolatzeko asmoz. Bereziki, beteko ditu egitarau teknikoan ezarri Ingurumen Kalitate Handiko (IKH-HQE) emaitzen helburuak. Horrez gain, egingarritasun azterketak egiten ari gara igerileku berria elika lezakeen bero sare baten sortzeko.

Nahi teknikoei dagokienean, ingurumen lanaren kalitatea:

  • Asken neurri eta itxura egoki eta baliagarriak.
  • Neurri oso egokietako lokal teknikoak.
  • Landareztaturiko teilatua eta panel fotovoltaikoen aukera.
  • Aireztapen naturala «shed» bidez.
  • Lurrak iragazkortuz kudeatzea euri urak
  • Ingurumen Kalitate Handiko betebehar programatikoak betetzea.

Diruztapenak

Lanetarako diru kopurua 6,35 milioi ZG da.
Zerbitzuak ahal beste dirulaguntza eskuratzeko ari dira lanean.

64 Departamenduak erran berri du 1M €rekin sustengatuko duela proiektua,

Herriak honako hauei ere egin die dei:

  • EHEri 2M € eskatuz
  • Akitania Berriko Eskualdeari
  • Estatuari