Testuingurua
Egun, Hendaiako Herriak (18 000 biztanletik gora) herri igerileku estali bat du, ekilore gisakoa, 1970. urtean eraikia.
Igerileku hori Hendaiako Santiago karrikan da kokatua eta eskolek, elkarteek eta partikularrek dute erabiltzen, urtean 60 000 sartze inguru eginez.
Halarik ere, hornikuntza hori zaharkiturik da eta ez da jadanik egungo arauetan (helgarritasuna, isolamendu foniko eta termikoa, hidraulikoa…) eta azpiegituran eta antolaketa funtzionalean arazoak daude.
Herri anitz beren igerilekua hestea hautatzen ari diren garaiotan, Hendaiako udal gehiengoak etorkizunerako inbestitzea hautatu du eta hendaiar gazteei igerian ikasteko aukera ematea eta elkarteei urte osoan zehar baldintza onenetan entrenatzeko aukera.